k
u
l
t
u
r

Laura Nieto Santos | Uneak



Erakusketa honetan erakutsitako lanak azken bi urteotako lanari dagozkio, non nahasten ditudan Berlinen egindako egonaldi luze bateko eta Donostian bizitzen jarri ondorengo lehen hilabeteetako eszenak.

Margolan bakoitzak istorio bat kontatzen du, ikusle gisa erakarri eta seduzitzen gaituena. Errealitatetik ateratako une labur bat eta kontu handiz hautatua, esperientzia estetikoa deitzen dugun horri jarraituz.

Guztiok hautemateko moduko esperientziak, gizakiak edertasunarekin dituen topaketak. Ez da begietsi, entzun edo sentitu baizik egin behar, hunkiarazten gaituen horrekin topo egiteko.

Esperientzia estetikoa munduarekin topo egiteko modu bat da. Albiste, beldur, indarkeria eta kultura eta ideologien arteko desadostasun guztiarekin leku ilun bihurtuta geratzen den munduarekin. Esperientzia estetikoak eta hunkitzen gaituzten unetxo edo istant horiek dira mundu hori pixka bat hobea, pixka bat ederragoa egiteko modua.

www.lauranieto.com


Apirilak 18 – Ekainak 10 

Astelehenetik ostegunera: 8:00-22:00
Ostiraletan: 8:00-23:00
Larunbatetan: 10:00-23:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-22:00

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color