Areto erreserba

Kutxa Kultur – Kutxa Fundazioak kultura garatzeko egiten duen apustuan, enpresa edo elkarteen esku jartzen ditu Kutxa Kultur aretoak, Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Aretoak ekitaldi zehatzetarako (hitzaldiak, jardunaldiak, biltzarrak, kontzertuak, antzerki txikiak eta abar egiteko) alokatuko dira.
Langile espezializatuek lagunduko diete antolatzaileei, ekitaldiak egiteko dauden baliabide teknikoak eskura jarriz.
Ordutegia
>> Astelehenetik ostiralera 09:00—14:00 eta 16:00—21:00
>> Larunbata 10:00—14:00 eta 16:00—21:30
Kokapena
Kutxa Kultur aretoak hemen daude: Tabakalera – Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia.
Areto guztiak 4. solairuan daude, Kluba aretoa izan ezik, hau 1. solairuan baitago.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Deskargatu eta ondoko helbidera e-postaz bidaltzeko dokumentoak: kutxakulturaretoak@kutxa.eus
>> ESKAERA + ARAUDIA + BANKU HELBIDERATZEA (lehenengo aldiz bakarrik bidali beharrezkoa da)
Gero, posta elektroniko bat jasoko du eskatzaileak, aretoa erabilgarri dagoen edo ez esanez.
Kontaktua
T— 943 251 915 /// kutxakulturaretoak@kutxa.eus
Azken Albisteak
- 2019/11/04
- Berriak
Kutxa Fundazioaren laguntzen deialdia 2020rako
2020an Gipuzkoako elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeek garatu beharreko proiektu sozial eta kulturaletarako Kutxa Fundazioaren laguntza-deialdirako oinarriak. 01 Aurrekariak Kutxa erreferentziazko erakunde bat da… Irakutzen jarraitu
Craft City Market | Egin gabonetako erosketak bertako talentua sustatuz
Bertako hogeita hamahiru sortzailek, modarako diseinuaren eta artisautzaren eremuetakoek, beren lana erakutsiko dute datorren asteburuan Kutxa Kultur-en egingo den azokan. Poltsak, kirol-jantziak, zurezko jostailuak, biserak,… Irakutzen jarraitu
- 2019/12/09
- Argitalpenak
- Berriak
Donostiari buruzko azterketa historikoen 52. buletina aurkeztuko da bihar
Donostiari buruzko Azterketa Historikoen beste Buletin bat, 52.a, Dr. Camino Institutuak idatzia eta Kutxa Fundazioak argitaratua, aurkeztuko da bihar, 19:00etan, Ruiz Balerdi aretoan (Kutxa Kultur…. Irakutzen jarraitu
Hamabi kide berri Kutxa Kultur Enea komunitatean
Atseginez jakinarazten dugu osatu dugula proiektu-aukeraketa Kutxa Kultur Enea coworking gunean sartzeko; Kutxaren kultura-coworking gune hau 2016tik dago martxan, eta kultura-egitasmoei lantzen jarraitzeko aukera eskaintzen… Irakutzen jarraitu