k
u
l
t
u
r

Araudia



KUTXA KULTUR GUNEETARAKO ARAUDIA

  • Enpresek edo elkarteek Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur guneak eskatu ahal izango dituzte. Eskaerak eskaturiko data baino 30 egun lehenago egin behar dira gutxienez.
  • Eskatzaileak jardueraren garapenaz erantzukizun-adierazpena onartu beharko du, baita ere eskaeraren edukiaren egiatasuna, eta lekuak lagatzeko araudi hau.
  • Debekaturik dago helburu ekonomikoekin salmenta, publizitatea edo sustapena egitea Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Kultur guneetan.
  • Egile, edizio, erreprodukzio, publizitate, erakusketa eta abarren eskubideengatik baimena lortu, tasak ordaindu eta abar egin behar dituzten ikus-entzunezkoak, entzunaldiak edo beste edozein elementu erabiltzen badu erabiltzaileak aretoan, erabilpen horretarako legeak eskatzen duen guztia eguneraturik izan beharko du erabiltzaileak, eta ezingo zaio Kutxa Fundazioari inolako erantzukizunik eskatu horri buruz.
  • Kutxa Fundazioa lekua lagatzera mugatzen da. Ustekabeko edozein zirkunstantziaren aurrean, edo COVID 19ak eragindako osasun-alarmaren ondorioz (besteak beste, osasun-agintariek behartuta edo gomendatuta) Kutxa Fundazioak ekitaldi jakin bat eten edo instalazioak itxi egin beharko balitu, hori ez litzateke inola ere antolatzaileei, parte­ hartzaileei edo beste esku-hartzaile batzuei kalte-ordaina emateko arrazoi izango.
  • Programazioa aldatzeko, hala dagokionean, aldez aurretik Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur-i jakinarazi eta beraren baimen idatzia lortu beharko da aldaketa benetan gauzatzeko.
  • Ekitaldi bakoitzaren garapenean aretoetan dauden elementu tekniko eta apaingarriak bakarrik erabili ahal izango dira, aldez aurretik Horri dagokion edozein aldaketa berariaz eta idatziz baimendu beharko du Kutxa Fundazioak, eta horren ondoriozko gastuak erabiltzailearen kontura izango dira.
  • Catering egitea kasu bakoitzean ebaluatuko da banan-banan. Horren antolaketa eta ondoriozko kostuak, hala dagokionean, eskatzailearen kontura izango Covid-19ak eragindako osasun-krisia kontuan hartuta, eskatzaileak zaindu beharko du cateringeko langileekin betetzen dela cateringa egiteari dagokion araudia.
  • Ekitaldiren bat Tabakalerak ezarritako ordutegiaz harago luzatzen bada, ondoriozko gastuak erakunde antolatzailearen kontura izango dira.
  • Edukieraren kontrola erakunde antolatzailearen kontura izango da, eta, nolanahi ere, bera arduratuko da hori Esparruaren edukiera COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoren kontuan hartutakoa da, baita pertsonen artean gutxieneko 1,5 metroko tartea bermatzeko beharrezko neurriak hartzea ahalbidetzen duena ere.
  • Mugikortasun murriztuko pertsonen kasuan, Kutxa Fundazioari aldez aurretik abisatzea eskatzen da, behar bezala antolatzeko.
  • Ekitaldia egin bitartean, horren publizitatea beren euskarria duten elementuak (roll-up edo antzekoak) soilik erabiliz jarri ahal izango da, Kutxa Kultur-ek adierazitako lekuetan.
  • Ekitaldiaren publizitatean helbide osoa jarriko da: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera) edo Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera).
  • 3/2018 Lege Organikoak, abenduaren 5ekoak, Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoak, eta Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren (UE) 2016/679 Erregelamenduak, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalen eta datu hauen zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzkoak, xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dugu eskatzailea izango dela egindako irudien, bideo edo audioaren tratamenduaren arduraduna, bere kontura izanik informatu beharra betetzea, baita irudiak hartzeko bertaratuen adostasuna lortzea ere.
  •  Kutxa Kultur guneek beren langileak dituzte instalazioen eta ekipamenduen mantentze­ lanetarako. Bisitarien arreta, espezialisten lan eta abarretarako erabiltzaileari sortzen zaizkion premia edo beharrak bere kontura izango dira, baina betiere aurretik Kutxa Kultur-en baimen idatzia lortuta eta honen arduradunek ezartzen duten funtzionamendu­ araubidearen barruan.
  • Zentroaren arduradunarengandik jasotako agindu eta argibide guztiak betetzera konprometitzen da eskatzailea, batez ere Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen guneetan egon litezkeen arrisku orokorrei buruz eta larrialdi-egoeraren bat gertatuz gero hartu beharreko neurriei buruz jasoko dituen argibideak betetzera.

COVID-19AREN AURKAKO PREBENTZIOA – OSASUN-GOMENDIOAK  

  • COVID-19ari lotutako sintomatologiarik izanez gero, ez joan ekitaldira.
  • Ekitaldian zehar laguntzaileren batek COVID-19arekin lotutako sintomak (sukarra, eztula, amasa hartzeko zailtasuna, ondoez orokorra, … ) nabaritzen baditu, aretotik irten eta ekitaldiaren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta horrek Kutxa Fundazioari jakinaraziko dio posta elektronikoz: covid@kutxa.eus.
  • Ekitaldia amaitu ondoren, bertan egondako batek sintomaren bat sumatzen badu, jardueraren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta horrek Kutxa Fundazioari posta elektronikoaren bidez (covid@kutxa.eus) ahalik eta lasterren, COVID-19ari eusteko neurriak aktibatu ahal izateko, bai Kutxa Kultur guneetan, bai Tabakalera eraikinean.
  • Bertaratzen denari gogorarazten zaio eztul edo doministiku egitean ahoa eta sudurra estali behar dituela, ukondoa tolestuta, behin erabili eta botatzeko zapia erabiliz.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta Eskuek kutsatuta egon daitezkeen gainazalak ukitzen dituzte eta gero eskuekin geure burua ukitzean birusa transferitu dezakegu.
  • Saihestu kontaktu fisikoa eskatzen duten agurrak: eskua ematea, besarkadak edo musuak.

COVID-19 ETA KUTXA KULTUR ETA TABAKALERA GUNEAK  

  • Nahitaez maskara erabili beharko da zentrora sartzeko eta bertan ibiltzeko.
  • Ekitaldiaren sarreran eta irteeran, gel hidroalkoholikoak jarriko dira, bertaratzen direnek nahitaez erabili beharrekoak.
  • Aretoaren barruan, aulkien kokapenari esker, osasun-agintariek kasu bakoitzean zehaztutako segurtasun-distantzia gordetzen da, eta aulkian eseri ondoren bakarrik kendu ahal izango da maskara.
  • Osasun-segurtasunerako distantzia gorde beharko da ekitaldi osoan zehar, baita Tabakalera gunean ere.
  • Aretoaren edukiera egungo araudira, metro eta erdiko tartera, egokituta daga.
  • Aretoak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak areagotu egin dira, higienearen eta lan­ osasunaren arloko agintari eskudunen gomendioetan oinarrituta.
  • COVID-19az kutsatzeko arrisku-egoera berriaren aurrean, eta eraikinaren barruko airearen kalitateari dagokionez arrisku hori ahalik eta gehien murrizteko eta/edo minimizatzeko, estatuan eta autonomia-erkidegoan indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, Tabakalerak beharrezko neurriak hartu ditu klimatizazio- eta iturgintza­ instalazioen kasuan.
  • Kutxa Fundazioak edozein unetan erabaki ahal izango du lagapen-erabakia etetea, baldin eta hori komeni bada osasun-agintarienaraudi eta gomendioen arabera COVID- 19ak eragindako osasun-krisiaren egungo egoeraren esparruan, eta ezin izango da horri buruzko inolako erreklamaziorik egin.

Araudia deskargatu (Pdf)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color