Sorlekua Mentoretza
Sorlekua Mentoretza, Gipuzkoako kultura- eta sormen-proiektuak bultzatzeko programa berria.
Lehenengo fase batean, azaroaren 15ean, Sorlekua Mentoretza programarako izena emateko deialdia abiaraziko da; 18 hilabeteko programa izango da, prestakuntzarekin, mentoretzarekin eta laguntza ekonomikoarekin. Factoría de Industrias Creativas, Berri Up eta izen handiko tokiko zein Estatuko mentoreen babesa izango du, hala nola Jaime de los Ríos, Ternua eta K6 Gestión Culturalen babesa.
Sorlekua Mentoretza ondorengo kultura- eta sormen-diziplinetako pertsonen ibilbide profesionalei eta proiektuei zuzenduta dago: eszena, musika eta musika-industria, liburuak eta eduki editorialak, moda, diseinua, retaila eta artisautza, kultura-turismoa, ondarea eta arkitektura, kulturari aplikatutako teknologia, kultura-kudeaketa eta -bitartekaritza, eta arte bisualak eta argazkilaritza.
Helburua da pertsona edo proiektu horiei haien proposamenen funtsezko alderdiak aztertzeko, berrikusteko eta birplanteatzeko tresnak eta metodologiak ematea, proposamen horien kudeaketa, ikuspegia, egokitasuna eta bideragarritasuna hobetzeko eta inpaktua areagotzeko. Hautatzen diren 10 proiektuak tarteko fase batean egongo dira, eta horiek bultzatzeko eta gero eta lehiakorragoa den merkatuan finkatzeko balioko du programak. Enpresetan prestakuntza-moduluak eta inpaktuari buruzkoak egongo dira eta, ondoren, mentoretza-saio indibidualak egingo dira tokiko eta Estatuko profesionalekin, produktuaren prototipoa egiteko eta merkatuan finkatzeko faseetarako. Horrekin batera, 10.000 euroko laguntza ekonomikoko poltsa bat izango du programak, proposamenen garapena eta inpaktua ahalik eta handiena izan dadin lagunduko duena.
Sorlekuak, gainera, Foroa eta Gurutzatuak programak ere izango ditu aurrerago. Foroa komunitate bat izango da, sektoreari konektatzeko aukera emango diona, proiektuak aberasteko eta baterako sorkuntzarako aukerak irekitzeko. Gurutzatuak, berriz, prestakuntzako, entretenimenduko eta sentsibilizazioko proiektu bat izango da, sormenaren bitartez, gurutzatutako eraldaketak sustatzea helburu duena. Prestakuntza-programa bat eskainiko da, kulturaren eta sormenaren sektoreko proiektuak beste testuinguru batzuetan landu daitezen; sektore ezberdinekin lankidetzan, arrakasta izan duten kultura-proiektuak ezagutzera emango dira, eta proiektu hibridoak sustatuko dira.
Sorlekua Mentoretza ekimenean parte hartzeko deialdia azaroaren 15etik abenduaren 15era egongo da irekita eta urtarrilaren amaierara arte luzatuko den hautaketa prozesu baten ondoren, 10 kultura- eta sormen-proiektu hautatuko dira. Arlo bakoitzeko adituek hautagaien lehen balorazioa eta hautaketa egingo dute eta ondoren, Sorlekua Mentoretza batzordeak, Kutxa Fundazioak izendatuta eta Patricia Casadok (BerriUp), Edurne Ormazabalek (Tabakalera), Enara Garciak (Kbulegoa) eta Ainhoa Unamunok (Bic Gipuzkoa) osatuta, gehienez 10 parte-hartzaile hautatuko ditu programan.
Sorlekua Mentoretza programako 10 proiektuak aukeratu dira (+)
Azken Albisteak
- 2024/06/12
- Berriak
2024-2030 plan estrategiko berria aurkeztu zuen Kutxa Fundazioak
Atzo arratsaldean aurkeztu genuen Kutxa Fundazioaren 2024-2030 Plan Estrategiko berria, Tabakalera eraikineko Patio aretoan (Donostia), Maitena Salinasek aurkeztua eta Zirkuss konpainiaren ikuskizunarekin girotua. Plan Estrategiko… Irakurtzen jarraitu
Donostiako 35. Antzerki Gazte Topaketa
Donostiako 35. Antzerki Gazte Topaketak 18 antzezlan aurkezten ditu, bai bere ekoizpenekoak, bai klasikoen emanaldiak, hiriko hainbat espaziotan. Hauek nabarmendu nahi ditugu Kutxa Fundazioa Klubean:… Irakurtzen jarraitu
- 2024/04/17
- Berriak
Lan-eskaintza | Zuzendaritza Idazkaria
Kutxa Fundazioan taldea indartu nahi dugu pertsona bat zuzendaritzako idazkari gisa inkorporatuz. Pertsona horren zeregina Zuzendaritzari eguneroko zereginetan laguntza ematea izango da. Administrazio lanak, interes taldeekiko komunikazioa… Irakurtzen jarraitu