Dragana Jurišić
«Gerra hasi zela 20 urtetik gora pasa direnean, nortasun jugoslaviarraren erabateko ukazioa dago», dio Dragana Jurišić-ek bere liburuan. Artistak erbesteratutzat jotzen du bere burua eta ez deserriratutzat, nahi izanik ere ezingo litzatekeelako bere «etxera» itzuli. Aita kroaziarra eta ama serbiarra, 1990eko erroldan jugoslaviarra izateko eskubidea ukatu zitzaion, jaiotzatik bere sentitu zuen nazionalitatea, hain zuzen ere. Egoera hark nahastuta utzi zuen. Liburua, jatorriz, galdutako aberriaren birsorkuntza moduan jaio zen; bere herrialdea berpizteko ahalegina izan zen, argazki-sormenaren prozesu magikoa erabiliz. Hala ere, gaitzespen-bidaia izaten amaitu zuen, non bizi izateko aukeratu zuen lekuan baino –Irlandan– erbesteratuago sentitu zen. Irudien bitartez, Draganak, erbestealdiaren berezko deserrotze-sentsazioa harrapatzen du identitatearen galeraren inguruko narratiba intimo eta delikatua sortuz.
Slavonski Brod-en, Kroazian (antzinako Jugoslavian), jaio zen. Bere lanean nagusi dira argazkigintza, testua, zinema eta instalazioa. Jurišić-ek hainbat sari garrantzitsu jaso izan ditu, horien artean Dorothea Lange and Paul Taylor Award’s Special Recognition, Duke University-koa. Gaur egun egoitza bat egiten ari da Irish Museum of Modern Art-en.
Erakusketa hau GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren programazioren barne dago. Monica Allenderen komisariotzapean, Jaialdia irailaren 5etik 30era egingo da Getxon.
#getxophoto2018