k
u
l
t
u
r

Zer eskaintzen du Kutxa Kultur Modak?



Kutxa Kultur Moda programan parte hartzeak honako hauetarako aukera emango du:

  1. Enpresa-kudeaketarako prestakuntza.
  2. Prestakuntza teknikoa moda jasangarrian, marketinean, sare sozialetako komunikazioan edo beste eremu batzuetan (parte-hartzaileen prestakuntza-premiak aztertu ondoren).
  3. Sektoreko hainbat eragilek emandako masterclassak; Kutxa Kultur Modak lankidetza-hitzarmena du eragile horiekin: Cristóbal Balenciaga Museoa, YOX estudioa, Tabakalera, BIAF, AEG, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa.
  4. Sektoreko enpresetara bisitak.
  5. Kultura-bisitak inspirazio-iturri gisa.
  6. Zabalkundea: desfileak, topaketak, liburuxkak, sustapen-bideoa, erakusketak, azokak eta zabalkundea sare sozialetan.
  7. Kultura eta sektoreko beste eragile batzuekin sarean lan egiten duen komunitate bateko kide izatea, Gipuzkoa barruan eta kanpoan.
  8. Tabakalerako laugarren solairuan, Kutxa Kultur FABRIKA izeneko tailer edo lantegia, honako hauek dituena:
    • Industria-ekipamendua: josteko makinak, arraste hirukoitzekoak, puntada ikusezinekoak, konpontzeko makinak, estaltzekoak, ebakitzekoak, lisakinak, ebaketa eta patroigintzako mahaiak, asto eta maniki doigarriak eta erakusketakoak.
    • Bilera-gela eta bildumak erakustea.
    • Bezeroen arretarako showrooma.
    • Banako armairuak.

Kutxa Kultur Moda programan parte-hartzeak honako konpromiso hauek eskatzen dizkie hautaturiko parte-hartzaileei:

⇒ Hileko 80 euroko kuotari aurre egitea (BEZa barne).
⇒ Proiektu bat definitzea eta garatzea programan parte hartzen duten bitartean.
⇒ Prestakuntza-saio orokorretara eta banako tutorizazioetara nahitaez joatea.
⇒ Parte-hartze aktiboa dinamizazio-jardueretan.
⇒ Parte-hartze aktiboa kultura-bisitetan eta enpresetara egindako bisitetan.
⇒ Erantzukizun Zibileko Aseguru bat kontratatzea (gutxi gorabehera 100 € urtean).
⇒ Kutxabankeko kontu baten titular izatea. fabrika-2 fabrika

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color