k
u
l
t
u
r

Koldo Badillo “Mirrors and Windows”



“Argazki bat, argazki hori egin zuen artistaren beraren erretratua islatzen duen ispilu bat da, ala mundua ezagutzeko aukera ematen digun leiho bat da?”

Esaldi horrekin bukatzen zen New Yorkeko MoMAren“Mirrors and Windows” katalogoaren hitzaurrea, John Szarkowski komisario ospetsuak 1978an idatzia.

Era erraz eta distiratsu honetan kategorizatu zituen argazkigintzako bi tradizioak: alde batetik, ispilua argazkigintza subjektibo adierazkorraren sinboloa, Minor White-ek Aperture aldizkaritik aldarrikatua; eta bestetik, leihoa, Robert Frank-en jarraitzaileen argazki dokumentalaren metafora.

Leiho bat muga gardena da barrualdearen eta kanpoaldearen artean, pribatuaren eta publikoaren artean. Argia barrualdeetara igarotzen uzten duen diafragma da. Ispilu batek islak, askotariko irudiak, errealitate konplexuak sortzen ditu.

Proiektu honekin gorazarre egin nahi izan diot 78ko erakusketa hari, sinbolo-gauzaki haiek, ispiluak eta leihoak, hartuz gaitzat; eta aldi berean hausnartu nahi izan dut ea kategorizazio zahar horrek zentzurik izan ote zuen, muga banatzaileak hain zehatzak ote diren, zera galdetuz neure buruari:

Isla-ispiluen nire argazkiak argazki-ispilu dira, eta nire leihoenak, argazki-leiho dira?



EKAINAK 13 > ABUZTUAK 5

ASTELEHENETIK OSTEGUNERA: 9:00-21:00
OSTIRALETAN: 9:00-22:00
LARUNBATETAN: 10:00-22:00
IGANDE ETA JAIEGUNETAN: 10:00-21:00

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color