Kutxa Kultur Enea

Kutxa Kultur Eneak, Kutxak Tabakaleran duen kulturako coworking guneak, 2016ko apirilean ireki zituen bere ateak. Ordudanik, Gipuzkoako kultura-proiektuen ekintzailetza eta laguntzarako lehen gune bihurtu da.
Kutxa Kultur Enea komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea da, eta bertan kultura-munduko askotariko proiektu eta ekintzak sartzen dira:
Diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapena eta abar.
Horiek guztiek ematen diote balio erantsia Gipuzkoako kultura-sektoreari, eta autonomo eta start-up-ek nahiz ikasle eta elkarteek garatzen dituzte.
Egonaldiak iraun bitartean, Kutxa Kultur-eko lantaldeak proiektuaren Eredua, Negozio Plana eta bideragarritasuna garatzen eta martxan jartzen laguntzen du, gaian adituak direnen aholkularitzaz. Gainera, Networkinga lantzen da, bezero eta laguntzaileen sarea zabaldu dezaten.
Kutxa Kultur Eneak proiektuen artean sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten du, sorkuntza-iturri gisa.
Azken Albisteak
- 2019/11/04
- Berriak
Kutxa Fundazioaren laguntzen deialdia 2020rako
2020an Gipuzkoako elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeek garatu beharreko proiektu sozial eta kulturaletarako Kutxa Fundazioaren laguntza-deialdirako oinarriak. 01 Aurrekariak Kutxa erreferentziazko erakunde bat da… Irakutzen jarraitu
Craft City Market | Egin gabonetako erosketak bertako talentua sustatuz
Bertako hogeita hamahiru sortzailek, modarako diseinuaren eta artisautzaren eremuetakoek, beren lana erakutsiko dute datorren asteburuan Kutxa Kultur-en egingo den azokan. Poltsak, kirol-jantziak, zurezko jostailuak, biserak,… Irakutzen jarraitu
- 2019/12/09
- Argitalpenak
- Berriak
Donostiari buruzko azterketa historikoen 52. buletina aurkeztuko da bihar
Donostiari buruzko Azterketa Historikoen beste Buletin bat, 52.a, Dr. Camino Institutuak idatzia eta Kutxa Fundazioak argitaratua, aurkeztuko da bihar, 19:00etan, Ruiz Balerdi aretoan (Kutxa Kultur…. Irakutzen jarraitu
Hamabi kide berri Kutxa Kultur Enea komunitatean
Atseginez jakinarazten dugu osatu dugula proiektu-aukeraketa Kutxa Kultur Enea coworking gunean sartzeko; Kutxaren kultura-coworking gune hau 2016tik dago martxan, eta kultura-egitasmoei lantzen jarraitzeko aukera eskaintzen… Irakutzen jarraitu