Kutxa Kultur Moda

Kutxa Fundazioak garatzen dituen jardueren barruan, Gipuzkoako moda sortu eta diseinatzen duen munduari laguntzeko plataforma izatea da Kutxa Kultur Moda programaren eginkizuna. Programa honen helburua lurraldeko moda-proiektuak bultzatzea, prestatzea eta sustatzea da, etorkizun hurbilean ibilbide profesional sendoa egin dezaten sektore horretan. Programa honen bidez, bertako talentua bultzatzen dugu eta sormena profesionalizatzea sustatzen dugu.
Kutxa Fundazioak uste du Gipuzkoak beharrezko osagai guztiak dituela berriro ere estatu-mailako modan, gure ustez enplegua sortzeko ahalmen handia duen sektore batean, erreferente izateko.
Halaber, Kutxa Kultur Modaren lehentasunezko helburua da Gipuzkoako beste eragile batzuekin lankidetza-sareak ehuntzea eta guztien artean sektorearen balio-katea berrezartzen laguntzea, horretarako Kutxa Fundazioak lankidetza-hitzarmenak sustatzen jarraituko duelarik.
Gainera, gure programak bere ezaugarrien artean du moda iraunkor edo jasangarriaren eta kontsumo arduratsuaren garapena sustatzea. Helburu horrekin, Kutxa Kultur Modak iraunkortasun- eta gizarte-irizpideen aplikazioa bultzatuko du bere ekintza guztietan.
KONTSULTATU HEMEN AGENDA |
2022 | Desfilea San Telmo museoan
|
2021 | Desfilea Chillida Leku museoan
|
2021 | Desfilea San Telmo museoan
|
2019 | Desfilea Cristóbal Balenciaga museoan
|
2018 | Desfilea Cristóbal Balenciaga museoan
|
2018 | Desfilea Kutxa Kultur-en
|
Azken Albisteak
Desfilea Cristóbal Balenciaga Museoan 2022
San Sebastián Moda Festival-en barruan, Kutxa Kultur Modak Cristóbal Balenciaga Museoko pasabidean erakutsi zuen programan bizi diren pertsonen lana, baita lurraldeko diseinatzaile eta diseinatzaileen komunitateak… Irakurtzen jarraitu
Elkanoren munduari bira omentzeko moda bilduma
Munduari bira eman zioteneko 500. urteurrenarekin batera, irailaren 3an, larunbata, Cristobal Balenciaga Museoan, Elkano 500 Fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren (Meta! 2021) eta Getariako… Irakurtzen jarraitu
Kutxa Kultur “Glad Is The Day #6”-n kolaboratzen du
Abuztuaren 28an, igandea, Glad is the Day-ren edizio berria egingo da. Doako musika-jaialdia da, eta egun batez Donostiako Kristina Enea parkean izango da. Agertoki nagusitik… Irakurtzen jarraitu