Azterketa Historikoen Buletina
Buletinaren lehen alea argitaratu zela 1967an, Historia Donostiarreko Dr. Camino Taldearen eskutik, Baskongadaren eta Donostiako Aurrezki Kutxaren babesean.
Urteko lehen seihilekoan argitaratzen da Buletina, eta maiatzean edo ekainean aurkezten da. Horregatik, lanak aurkezteko epea urte bakoitzeko otsailaren 15ean bukatuko da.
Artikuloak telematikoki aurkeztuko dira, Kutxa Fundazioaren web orriaren bidez. Ikerlan atalera aurkeztutako artikuloek ezingo dute pertsona egileen izena eduki, modu anonimoan ebaluatuak izango bait dira. Miszelanea eta Ohar atalera aurkeztutako lanetan, ordea, izena jarri beharko da.
Rosa Ayerbe da Buletinaren zuzendaria, eta berrikuntza gisa, Erredakzio Kontseilu bat osatu dugu, Álvaro Aragónek (UPV/EHUkoa), José Ángel Achónek (Deustukoa), Pedro Berriochoak (Bascongadakoa) eta Iker Echeberriak (Miguel de Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartekoa) osatua. Kutxa Fundazioak Buletinaren Idazkaritza lanak egiten ditu.
Aldizkariaren oinarriak eguneratu ditugu, eta, horretarako, argitalpen-arau batzuk jarri ditugu. Arau horiek behean kontsulta daitezke.
Aldaketa horien helburua da Buletina erakargarriagoa egitea eta maila akademiko haundiagoa ematea, idazten duzuenak mantendu eta idazle berriak erakarriz, baita ikasleak edo doktoregaiak ere.
Oinarriak:
|
Buletinaren ikuspuntua eta helmena
Donostian sute ikaragarria izan zen 1813an, eta bertan galdu zen hiriko memoria historikoa. 1813 baino lehenagoko Donostiaren historia erreskatatzeko, ezagutzeko eta zabaltzeko helburuarekin, Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldearen sortzaileek, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen babesean, 1964an hartu zuten Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletina urtero argitaratzeko konpromisoa. Lehenengo alea 1967an argitaratu zen, ordurako Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala zenari lotuta. Adierazitako Aurrezki Kutxa Munizipala Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialarekin elkartu zenean, azterketa-esparrua Gipuzkoako lurraldera hedatu zuen, betiere gaiak Donostiako historia ere islatzen bazuen. Fusio haren ondorioz Taldea bere izena hartu zuen Institutu bihurtu zen.
Buletina Kutxa Fundazioaren jarduera-eremura egokitzeko nahiak azterketa-eremua Gipuzkoako lurralde osora zabaltzera eraman gaitu, eta bere izenburuan publikoki adieraztera, aurrerantzean “Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen Buletina” izango delarik. Horri esker, Donostiako historiarekin lotura handiagoa edo txikiagoa duten beste herri batzuen azterlan historikoak txertatu ahal izango ditu bere orrietan.
Buletina errealitate berrira egokitzeko desira horretan bertan, bere sorkuntza- eta lantze-prozesua oinarri sendoetan kokatzea erabaki da, Euskal Herriko beste aldizkari akreditatu batzuek berea bultzatzen eta arautzen duten oinarrien antzekoak. Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterlan Historikoen Buletina (aurrerantzean, “Buletina”) Kutxa Fundazioak (Dr. Camino Institutoa) argitaratzen du, eta Donostian du egoitza.
Egileentzako jarraibideak:
1. Lanak argitaragabeak izango dira, hau da, aurretik osorik edo zati batzuetan argitaratu gabe egongo dira. Bidaltzen diren unean ez dira beste argitalpen baten ebaluazioaren mende egongo, ez eta jendearen eskura ere formatu bakar batean (digitalean edo paperean). Gaztelaniaz edo euskaraz idatzitako artikuluak onartuko dira. Jatorrizkoak aurkezteko azken eguna urte bakoitzeko otsailaren 15a izango da. Egun horretatik aurrera aurkezten diren artikuluak, hala badagokio, hurrengo urtean argitaratuko dira.
2. Artikuluak euskarri digitalean aurkeztuko dira, Kutxa Kulturaren webgunean (www.kutxakultur.eus > Programak > Argitalpenak > Azterketa Historikoen Buletina) eskuragarri dagoen online formularioaren bidez. Formulario horretan datu pertsonalak beteko dira: izena eta bi abizenak; zein titulurekin identifikatu nahi den; posta-helbidea; helbide elektronikoa; telefono-zenbakia; eta IBAN bankuko kontua (lansariak ordaintzeko). Artikulua sinatzen dutenak pertsona bat baino gehiago badira, guztien datu pertsonalak adieraziko dira.
Artikuluak hiru atal hauetako batean sailkatuak egongo dira: Azterlanak, Miszelanea eta Oharrak. Azterlanak modu anonimoan ebaluatuko dira, parekoen ebaluazio bikoitz baten bidez. Oharrak eta Miszelanea lanen ebaluaketa, eta onarpena, Buletinaren zuzendaritzak egingo du.
Ikerlan bat aurkezten denean, artikulu akademikoa erantsiko da, aurretik sinatzailearen izena eta afiliazio instituzionala kenduta (horren ordez “autoerreferentzia” hitza jarriko da). Horrez gainera, sinatzailea identifikatzea ahalbidetuko lukeen edozein erreferentzia (esker onak, norberaren lanei aipamena egiteko lehenengo pertsona erabiltzea, etab.) kenduko da. Norberaren lanak hirugarren pertsonan aipatuko dira, ebaluatzen dutenek ez dezaten egilea identifikatzerik izan.
Azterlanei dagokionez, testuak Buletinaren Zuzendaritzaren eta Idazkaritzaren hasierako oniritzia izaten duenean, modu anonimoan bidaliko da ebaluatzera. Artikulua, aldaketak eginda edo aldaketarik egin gabe, argitaratzeko onartzen bada, sinatzaileari jakinaraziko zaio, honek behin betiko bertsioa bidal dezan “autoerreferentzien” lekuan bere izena eta afiliazio instituzionala jarrita.
Miszelanea eta Oharrak ataletara aurkeztu eta atxikitutako artikuloak egileen izenak eduki beharko dituzte.
3. Ikerlan atalera aurkeztutako artikuloentzat, Buletinak kanpoko ebaluazio-sistema bat du, eta ebaluazio hori izen aitortua duten profesionalek eta mundu akademikoko pertsonek egiten dute. Parekoen ebaluazio bikoitz itsua izango da ebaluaziorako erabiliko den sistema, eta artikuluak aurkezten dituztenen nahiz horiek ebaluatzen dituzten bi pertsonen anonimatua zainduko da. Ebaluatzaileek proposatuko dute artikulua onartu ala ez, edo behin betiko onartzeko aldaketak egin behar diren. Kasu horretan, egileak astebete izango du aldaketa horiek egiteko, baldin eta artikulua argitaratzea nahi badu.
4. Testua PDF formatuan aurkeztuko da, koskatu gabe eta tabulazioak sartu gabe. Ertzak 2,5 cm-koak izango dira, Times New Roman 12 letra erabiliko da eta lerroartea 1,5ekoa izango da. Oharrak orri-oinean jarriko dira Times New Roman 10 letraz, eta numerazioa korrelatiboa izango da.
Azterlanak gehienez 12.000 hitz izango dituzte (28 bat orrialde). Lan luzeagoak ere onartuko dira, eta Miszelanea gisa argitaratuko dira. Azterlan laburragoak edo oraindik garatu gabe dauden ikerketa batzuetako intereseko gaiak Ohar moduan argitaratuko dira. Orrialde guztiak zenbakiturik egongo dira, bai eta oharrenak eta grafikoenak ere.
5. Lanekin batera laburpen bat aurkeztuko da, gehienez 80 hitzekoa. Horrez gainera, gako-hitzak aipatuko dira (gehienez bost), garrantziaren arabera antolatuta. Laburpena eta gako-hitzak lana idatzi den hizkuntza berean aurkeztuko dira. Buletina arduratuko da euskarara edo gaztelaniara (dagokion hizkuntzara) eta ingelesera itzultzeaz, sinatzaileak berak itzuli nahi ezean.
6. Testua behar bezala antolatzeko, ongi berezitako zatietan banatzea gomendatzen da, eta epigrafe nagusietan zenbaki erromatarrak erabiltzea eta gainerakoetan zenbaki arabiarrak (adibidea: I./1/1.1./2./2.2./2.2.1./3./ II./1…).
7. Marrazkiak, grafikoak, taulak eta abar miniaturan aurkeztuko dira dokumentu bakarrean (PDF formatuan), legenda eta iturria adierazita, eta online formularioari erantsiko zaizkio. Artikulua onartzen bada, sinatzaileari materiala bereizmen handian bidaltzeko eskatuko zaio.
8. Aipuak letra etzanez idatziko dira, eta testuan integratuta joango dira bi lerro baino gutxiago dituztenean. Aipuak luzeagoak direnean, gomendatzen da paragrafotik bereiztea, koskatutako lerroetan jartzea eta letra-tamaina txikiagoa erabiltzea.
9. Oharrak orri-oinean joango dira, eta horien numerazioa korrelatiboa izango da. Oharrak erreferentzia osoa eduki behar du, eta ondoren aipuaren orrialdea (or.) edo orrialdeak (orr.) adieraziko dira.
Sinatzailearen izena laburtuta joango da (Adibidez: TELLECHEA IDÍGORAS, J.I.). Liburu edo artikulu berari buruzko bata bestearen atzeko aipuak laburtuta joango dira (abizen bat bakarrik letra larritan, eta izenburua zein den jakiteko lagungarria izango den izenburuko elementuren bat), eta elementuak koma bidez bereizita (Adibidea: TELLECHEA IDÍGORAS, J.I., Una historia turbuleta…, 339 or.). Ondorengo aipuak lan bereko lehenengo aipuarekin erlaziona daitezke (Adibidea: TELLECHEA IDÍGORAS, J.I., op. cit., 339 or.; Ibid., 339. or.).
10. Artikuluarekin batera aurkeztuko den azken atalean aipatutako bibliografia jasoko da, eta egileak alfabeto-hurrenkeraz antolatuko dira. Bibliografia-erreferentzietan honako arauak jarraituko dira (ISO 690, ISO 215): 756 arau jatorrizko testuak aurkezteko.
>Liburu osoak
ABIZENAK, Izena, Izenburua: azpiizenburua. Izena Abizenak (e)k itzulia; Izena Abizenak (e)k [bigarren mailako beste arduradun batzuk] gainbegiratua, argitp. zk., Hiria: Argitaletxea, urtea. Orrialde-kopurua edo ale-kopurua (ale bat baino gehiago badira). Bilduma.
Adibidea: TELLECHEA IDÍGORAS, J.I., Una historia turbulenta. La fundación de la Compañía de Jesús en San Sebastián (1619-1627), San Sebastián-Donostia: Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldea, 1997. 422 orr. “Monografiak” bilduma, 45.
>Ekarpenak liburuetan
ABIZENAK, Izena, Artikuluaren izenburua. Hemen: Abizenak, Izena (ed.) [hala badagokio, zuz., koor., etab], Liburuaren izenburua, Hiria: Argitaletxea, urtea, orrialdeak.
Adibidea: DÍEZ DE SALAZAR FERNÁNDEZ, L.M., La Diputación de las Juntas Generales de Guipúzcoa, sus primeros 25 años de historia (1550-1575). Hemen: Aquilino Iglesia Ferreirós eta Sixto Sánchez-Lauro, Centralismo y Autonomismo en los siglos XVI-XVII. Homenaje al Profesor Jesús Lalinde Abadía, Bartzelona: Bartzelonako Unibertsitatea, 1989, 131-159.
>Artikuluak eta ale monografikoak aldizkarietan
ABIZENAK, Izena, Artikuluaren izenburua. Bigarren mailako arduradunak diren beste pertsona batzuen Izena eta Abizenak, Argitalpenaren titulua, Artikuluaren lokalizazioa [ale-zenbakia, urtea, orrialdeak]. Adibidea: BERRIOCHOA AZCÁRATE, P., Un bicentenario, José María Iparraguirre (1820-1881): a corriente y contracorriente, Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletina, 53 (2020), 253-305 orr.
>Biltzar eta bileretako aktak
ABIZENAK, Izena, Ekarpen indibidualaren izenburua. Hemen: Abizenak, Izena (ed.) [hala badagokio, zuz., koor., etab], Akten izenburua [lekua eta urtea barne], Hiria: Argitaletxea, urtea, orrialdeak.
Adibidea: AYERBE IRIBAR, Mª R., Notas acerca del fuero de San Sebastián: su expansión, vigencia y modernidad, y análisis de sus textos. Hemen: Xabier Irujo eta Amaia Álvarez Berastegi (edit.), Los fueros de Estella y San Sebastián (San Sebastián, 2-3 julio 2018), Donostia: Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2020, 255-333 orr. Humboldt Saila, 6.
>Interneteko baliabideak
Interneteko helbide osoa jarriko da, eta parentesi artean kontsultaren data: http://www.prueba.eus/prueba/eus/artikuloa.php?id=120 (2020ko maiatzak 20).
Horrez gainera, web-orri konbentzional bat ez bada, hau da, online argitalpen bat, aldizkari elektroniko bat, eta abar, bada, Interneteko helbidearen aurretik aipatutako artikuluaren datuak jarriko dira, inprimatutako argitalpen bat izango balitz bezala: Iker Bermejo: “La destrucción del archivo municipal de San Sebastián en 1813”, Ikertuz aldizkaria OnLine, 20, 2020 (http://www.prueba.eus/prueba/eus/artikuloa.php?id=120, 2020ko maiatzak 20).
>Artxiboko dokumentuen erreferentziak
Artxiboaren izen osoa jarriko da, eta ondoren bere inizialak, orri-oineko beste ohar batzuetan berriz aipatu behar bada. Jarraian, atala –hala badagokio– eta dokumentuaren katalogo-zenbakia: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH), Foruak, 1234/56.
>Egunkarietako erreferentziak
Egunkariaren izena eta argitalpenaren eguna jarriko dira, honela: Berria, 2020-V-20. Prentsa artikulu berdina behin baino gehiagotan aipatu behar denean oharretan, ohar bakar batean izango da; ez dira inoiz jarriko oharrak bata bestearen azpian[1] [2] [3]. Adibidea[4].
[1] Berria, 2020-V-20.
[2] Diario Vasco, 2020-V-19.
[3] El País, 2020-V-22.
[4] Berria, 2020-V-20; Diario Vasco, 2020-V-19; El País, 2020-V-22.
11. Argitaratu behar denean, inprentako probak bidaliko dira, eta egileak edo egileek hamabost eguneko epea izango dute zuzenketak egiteko. Egiten ez badute, Buletineko erredakzio-taldeak egingo ditu zuzenketak.
12. Sinatzaileei 300 euro ordainduko zaizkie editatutako Buletinean argitaratu den artikulu (edo miszelanea) bakoitzeko. Oharrak 100 euro ordainduko dira. Sinatzaileek faktura zenbakitua bidali behar dute dagokion atxikipena eginda, eta, ezarriko balitz, BEZa ezarrita, Kutxa Fundazioaren izenean (IFK G20368593, Mikeletegi Pasealekua 79, 20.009 Donostia).
13. Autore batek gehienez bi artikulu edo miszelanea argitaratu ahal izango ditu Buletin bakoitzean, eta kontuan izango dira egilekidetzak ere.
Egile-eskubideak
Egileek Kutxa Fundazioari lagako dizkiote, Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren argitaratzailea den aldetik, denbora eta lurralde mugarik gabe eta esklusibotasunik gabe, bere argitalpenerako aurkeztutako lanei buruz dagozkion ustiapen-eskubide guztiak, eta, bereziki, erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoko eskubideak, eta paperean nahiz formatu elektronikoan argitaratzeko eta Internet bidez komunikatzeko ahalmena emango dio.
Buletinak artikuluak Creative Commons-en Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririk Gabe 4.0 izeneko lizentziaren pean berrerabiltzea onartzen du. Kopiatu, erabili, hedatu, transmititu eta publikoki erakutsi daitezke, beraz, baldin eta egilea eta Buletina aipatzen badira eta merkataritza-helburuekin erabiltzen ez badira.
Egileak ados daude Buletinak erabilitako erabilera-lizentziarekin eta sarbide irekiko politikarekin, eta biak baimentzen dituzte. Argitaratutako lanak berrerabiltzen direnean, argitalpen-iturria aitortu behar da. Editoreak ezarritako adierazpena sartu behar da:
– Jatorriz Kutxa Fundazioko Dr. Camino Institutuak (Donostia-San Sebastián) argitaratutako Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen Buletinak argitaratua, [zenbakian eta urtean].
Pribatutasun adierazpena
Emandako izenak eta helbide elektronikoak Buletinak adierazitako helburuetarako bakarrik erabiliko dira, eta ez dira eskuragarri egongo beste helburu batzuetarako edo pertsona batzuentzat. Online formularioan borondatez aktibatzeko aukera bat egongo da, Kutxa Fundazioaren argitalpenei edo informazio kulturalari edo orokorrari buruzko informazioa jaso nahi duenarentzat.
Oinarriak onartzea
Lanak Buletinean argitaratzeko aurkezteak inplikatzen du egileek onartu egiten dituztela oinarri hauek.