Kutxa Kultur Jazz

Kutxa Kultur-en kultura-proposamenen katalogora egindako azken ekarpena musikaren eremuan Jazza izan da.
Jazz-jarduera udan batu eta biltzen delarik, Kutxa Kultur-ek proposatzen duen zikloak Jazza urtaro batera ez mugatzea lortu nahi du, eta gero eta zabalduago dagoen diziplina honen interpretatzaile ugariei ikusgaitasuna ematea. Gure artean, Musikene-ren eta musika-prestakuntzarako beste zentro batzuen eraginez, batez ere.