Narratiba zatikatuak, memoria birtualak
Narratiba zatikatuak, memoria birtualak erakusketa kolektibo bat da. Emakume sortzaileen lana jasotzen du, hain zuzen ere, plataforma digitaletan agertzeko beren bizipenen argazkiak egiten dituztenena.
Erakusketaren helburua da, zehazki, irekitzen ari den agertoki berri horren berri ematea, bereziki agertoki hori sortzen duen emakumea ardatz hartuta, bai eta emakumeen gorputza ere, espazio desberdinen okupatzaile gisa.
Narratiba zatikatuak, memoria birtualak erakusketak irudi propioak eta besteenak jasotzen ditu, hainbat mundu gogora ekartzen dituztenak. Mundu horietan, protagonistek bere nortasuna birsortu nahi dute eta, aldi berean, errealitatea eraldatu eta beste emakume batzuk izan. Laburbilduz, beste bizitza batzuk sortzea, eta, zergatik ez, ia inkontzienteki narrazio bat sortzea eta musika dokumental faltsu bat sortzea, edo ez: nor da neska hori? izango da ala ez da izango?
Erakusketa, Dock Of The Bay Jaialdiaren barruan kokatzen da.
Artistak: Itziar Orbegozo, Marta Ennes, Ope Loeb, Isabel Dublang, Laura Barrutia, Lorena Otero, Laura Miner eta Irene Mariscal.
Sarrera librea