Plaza erakusketa

Kutxa Kultur Plazak badu galeria zabal bat ere erakusketa-gune gisa.
Edozein adinetako sorkuntza amateurrera, ekimen solidarioetara, proposamen berritzaileetara… irekia eta bokazio herrikoi garbiarekin.
Erakusketa bat egin nahi baduzu gune honetan, bidal iezaguzu zure proposamena: kutxakulturartea@kutxa.eus.
Soilik onartuko ditugu jada ekoitzitako eta Kutxa Kultur Plaza gunera egokitutako erakusketak. Zure erakusketa egokia iruditzen bazaigu, harremanetan jarriko gara zurekin.