k
u
l
t
u
r

Katalogoa



Kutxa Fundazioaren azken argitalpenak:


Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean. Istorioak, konpartsak, bertsoak, olerkiak eta musika. Juan Antonio Antero

Eraldeak. XIX. mendeko Donostiako inauteriak. Juan Antonio Antero Aranzamendiren istorioak, konpartsak, bertsoak, olerkiak eta musika. Donostiako XIX. mendeko inauterien historia kontatzen da liburuan, konpartsak eta kabalgatak deskribatzen dira eta bertsoak eta olerkiak transkribatzen dira.

Irakurtzeko baina entzuteko liburu bat; jaia ezagutzeko, baina, batez ere, hobeto gozatzeko

Gainera, liburuan argitaratzen diren partiturak entzuteko aukera eskaintzen du QR sistemaren bidez..

Deskargatu liburua HEMEN 


Baserri Hedatua. Onintza Etxebeste Liras

Baserriaren problematikan murgiltzen den doktorego-tesitik abiatuta, lan hau diziplinarteko ezagutza-hurrenkera baterako tresna bilakatzen da.

Deskargatu liburua HEMEN 


El “Grupo Doctor Camino” 50 años de historia donostiarra


“Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldeak” 50 urte betetzen ditu. Taldeak egindako lan garrantzitsuak bere babesle den erakundea, Kutxa Fundazioa, bultzatu du Taldearen Aktak argitaratzera liburu zaindu batean, bere historiaren eta bizitzaren sarrerarekin aberastuta Juan Agirre Sorondoren eskutik.

Deskargatu liburua HEMEN


Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia. Daniel Zulaika

“Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” Daniel Zulaikak, bi urtean zehar, historiaren arloan egindako ikerketa lana da. Lanaren ildo nagusia euskaldunak dira: espedizioan parte hartu zutenak, antolaketan eta abian jartzeko lanetan aritu zirenak; eta baita herrialdea bera ere, itsasoari lotutako historia luzearekin.

Deskargatu liburua HEMEN


“Compases, mapas y estrellas. José Joaquín de Ferrer y Cafranga (Pasajes 1763-Bilbao 1818). Vida de un eminente astrónomo” (Carlos Rilova).

Euskal Herriak marinel eta esploratzaile ugari alde egiten ikusi baditu ere, gutxi izan dira Jose Joaquin Ferrer pasaiatarraren irudiak ezarritakoa bezalako hain urrats ezabaezina utzi dutenek, eta egia esan jakintza-arlo desberdinak baina elkarren osagarri direnengan eragina izanez: astronomia eta AEBetan, Frantzian, edo Ingalaterra bezalako herrietan egindako geografia fisikoa. Zalantza izpirik gabe Ferrerren ahaleginak atzerrian zientzia lantzeko gure herrian izan den ahaleginik nabarmenetariko eta arrakastatsuenetariko bat, erabat ezezaguna egia esan, adierazten du.

Deskargatu liburua HEMEN


Donostia/San Sebastián Historia de una cartografía. Javier Marichalar

“Donostia / San Sebastián. Historia de una cartografía” Kartografia-katalogazioan Gipuzkoako hiriburuaren plano eta mapen adibideetako batzuk agertzen dira, Donostiako inbentario orokorrean nabarmenenetakoak direnak, beraien ordezkagarritasun, berezitasun eta balio estetiko eta historikoagatik aukeratuak.

Deskargatu liburua HEMEN


Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatearen historia soziala. José Antonio Azpiazu Elorza

Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea XVI. mendean sortu zen. Hainbat mendetan zehar, Espainiako iparraldeko unibertsitate bakarra izan zen. Sancti Spirituseko alderdi akademikoak aztertuta daude. Arreta gutxiago jarri zaio Oñati bezalako herri batean hainbat lekutatik etorritako bizitasun handiko gazte talde batek zuen eragin sozialari. Nola lortu zen unibertsitate hau mantentzea XX. mendearen hasierara arte, behin baino gehiagotan itxita egon zela eta gerra garaiak ezagutu zituela kontuan hartuta?

Deskargatu liburua HEMEN


“Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría” (1887-1968) Pedro Berriochoa Azcárate

Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) liburuak Toribio Echevarríaren balioa nabarmentzen du, Eibarren begirune handia zitzaion gizona, baina ez hain ezaguna gainerako Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

Deskargatu liburua HEMEN

DONOSTIA HIRIKO LITERATURA KUTXA SARIAK
IRUN HIRIKO KUTXA LITERATUR SARIAK

Ikusi 2012ra arte argitaratutako edizioen katalogoakatalogoa pdf formatuan.
Katalogo honetan lanak errazago aurkitzeko, hainbat bilaketa modu eskaintzen dira:

  • izenburuaren arabera
  • egilearen arabera
  • bildumaren arabera

Izenburuaren eta egilearen araberako aurkibideek agortu gabeko lanak barne hartzen dituzte bakarrik.
Aldiz, bildumaren araberako aurkibideak kutxaren argitalpenen edizio guztia barne hartzen du, Kutxa Fundazioak urteetan zehar argitaratutako lan guztien informazio osoa edukitzeko. Argitalpenak bilduma mota askoren baitan aurkezten dira, gaiei edo diziplinari dagokionez, eta berrogei bilduma daude orotara.


Kutxa Fundazioaren laguntzarekin argitaratutako azken liburuak:

"MUJERES DE BARRO, INFANCIAS DE CRISTAL. Fraisoro, 1903-1985.
La Casa-cuna Central de Expósitos de Guipúzcoa".
Eva García Magriñá. Kutxa Fundazioaren laguntzarekin
CIENCIA, CULTURA Y SOCIEDAD EN LAS JORNADAS INTERNACIONALES DE CINE MÉDICO
DE SAN SEBASTIÁN. Kutxa Fundazioaren laguntzarekin

Las Jornadas de Cine Médico de San Sebastián surgieron en 1968 como una actividad cultural en relación con el Festival Internacional de Cine de la ciudad, pero pronto lograron ser una entidad autónoma. Fue una actividad impulsada por un grupo de médicos donostiarras que vieron en el cine una forma de mejorar la formación de los profesionales de la medicina, de estudiantes y otros sanitarios donostiarras. El Dr. Pedro Gorrotxategi ha querido recoger la historia de estas Jornadas en este libro, titulado, “Ciencia, cultura y sociedad en las Jornadas Internacionales de Cine Médico de San Sebastián”.

Liburuaren unitate bat eska dezakezu: 943 276 300. PDFa deskargatu dezakezu hemen: PDF Libro Jornadas Cine Medico [8111 KB]


 

Argitalpen bat lortzeko

→ Liburu dendetan

→ Posta elektroniko baten bidez: kutxakulturedizioak@kutxa.eus

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color