Artistaren txokoa

Artistaren txokoa artistentzako gune bat da, beren sortze-jarduera gune ireki batean egiteko eta sortze-prozesu horietan ikusleekin harremanak izateko interesa dutenentzat.
IRAUPENA:
Artista bakoitzak 3 edo 4 astez erabili ahal izateko pentsaturik dago gune hau, gutxienez lau egunez astean, eta hiru orduz egunean gutxi gorabehera.
Batez ere, asteburuetan erabiltzea gomendatzen da gunea, eta aste barruan arratsaldeetan.
BETEBEHARRAK:
Gipuzkoan jaiotako, gero lurralde honetan bizi edo ez, edo kanpoan jaioak izan arren Gipuzkoan bizi diren artista amateurrak izatea.
EREMUA:
Gipuzkoan jaiotako, gero lurralde honetan bizi edo ez, edo kanpoan jaioak izan arren Gipuzkoan bizi diren artista amateurrak izatea.
Aurkezturiko proiektuaren sormen- eta originaltasun-maila baloratuko da.
ZER ESKAINTZEN DU TXOKO HONEK:
Arte-lanari ikusgaitasuna emateaz gain, sortze-prozesua partekatuz publikoarekin interakzioa ahalbidetzen duen gune bat.
Zabalkundea, Kutxa Kultur-en sare sozialetan eta webgunean.
Artisten lanaren zabalkunderako, hedabideekin gestio edo zuzemenak.
Material-kostuen ordainketa osoa edo partziala.
Artistaren Txokoaren parte izan nahi baduzu, zure eskaera ondorengo helbide honetara bidali dezakezu:
kutxakultur@kutxa.eus
Azken Albisteak
- 2019/11/04
- Berriak
Kutxa Fundazioaren laguntzen deialdia 2020rako
2020an Gipuzkoako elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeek garatu beharreko proiektu sozial eta kulturaletarako Kutxa Fundazioaren laguntza-deialdirako oinarriak. 01 Aurrekariak Kutxa erreferentziazko erakunde bat da… Irakutzen jarraitu
Hamabi kide berri Kutxa Kultur Enea komunitatean
Atseginez jakinarazten dugu osatu dugula proiektu-aukeraketa Kutxa Kultur Enea coworking gunean sartzeko; Kutxaren kultura-coworking gune hau 2016tik dago martxan, eta kultura-egitasmoei lantzen jarraitzeko aukera eskaintzen… Irakutzen jarraitu
- 2019/11/27
- Argitalpenak
- Berriak
Ostiralean Irun Hiriko Kutxa 43. literatura-lehiaketako sariak eman ziren
Pasa den ostiralean Irun Hiriko Kutxa 43. literatura-lehiaketako sariak eman ziren. Paula Lapido, Los que alcanzan la orilla lanarekin (gaztelaniazko eleberria), Carlos J. Aldazábal, Mauritania es… Irakutzen jarraitu
Hautatuak Kutxa Kultur Musika egoitza-programarako sei taldeak
Atseginez jakinarazten dizuegu burutu dugula talde-hautaketa Kutxa Kultur Musika 2020 Egonaldien programan parte hartzeko. Hautaketa honako hauek osaturiko epaimahai gaitu batek egin du: Pablo Rodríguez… Irakutzen jarraitu