k
u
l
t
u
r

Donostiako 35. Antzerki Gazte Topaketa

compartir


Donostiako 35. Antzerki Gazte Topaketak 18 antzezlan aurkezten ditu, bai bere ekoizpenekoak, bai klasikoen emanaldiak, hiriko hainbat espaziotan.

Hauek nabarmendu nahi ditugu Kutxa Fundazioa Klubean:

Maiatzak 23, osteguna | 18:00 | Zarata handia ezertarako ez

Zaldunak gudutik bueltatzen dira Mesina hirira. Bertan, Hero eta Claudiok ezkondu egin nahi dute, baina norbaitek ezkontza zapuztu nahi du. Bitartean, Beatriz eta Benedicto engainatzen dituzte elkarrekin egoteko…Korapilo eta azpijokoz betetako komedia dugu.


— Taldea: Doke Antzerki Eskola
— Egilea: William Shakespeare
— Zuzendaritza: Maider Alcelay
— Hizkuntza: euskara
— Iraupena: 40´ 

 

Maiatzak 24, ostirala | 19:30 | Infinitum

Ongi etorri bizitzaren antzerkira! Gu geu gara bizitzaren aktoreak, gidoilariak eta zuzendariak. Guk geuk egin dugu guztia. Baina zer da bizitza? Bakarrik gaude unibertsoan? Zer da ezereza?Eta infinitua?

Bizitza boxeo-borroka izango balitz zer egingo zenuke zuk? Eskularruak jantzi eta ring-era atera, edo iskinean geratu eta toalla bota? Zer egingo duzu erantzunik gabeko galderen aurrean? Edozer egiten duzula ere, gogoratu borroka hau txantxa bat dela, fartsa bat, komedia bat. Ez ahaztu ukabilkada bakoitza dela bizitza eta bizitza etengabeko borroka dela. Ez hartu borroka serioegi, ze bizitzatik ez zarete bizirik aterako.


— Taldea: Zurriola Antzerki Eskola
— Zuzendaritza: Mikel Sarriegi
— Egileak: Zurriola Antzerki Eskola
— Hizkuntza: euskara
— Iraupena: 60´

Sarrerak 3 € egunean, leihatilan.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color