Kutxa Fundazioan taldea indartu nahi dugu pertsona bat zuzendaritzako idazkari gisa inkorporatuz. Pertsona horren zeregina Zuzendaritzari eguneroko zereginetan laguntza ematea izango da. Administrazio lanak, interes taldeekiko komunikazioa eta dokumentazioaren kudeaketa, elaborazioa eta errebisioa izango ditu ardura nabarmenak, besteak beste.
Horretarako, ekarpen hauek aurreikusten dira:
- Zuzendaritzaren agenda antolatu, kudeatu eta koordinatu.
- Beharren arabera dokumentazioa sortu eta gai espezifikoei buzuko informazioa bilatu eta aztertu: Txostenak, aurkezpenak, aktak.
- Datu-base eguneratuak mantendu, dokumentazioa artxibatu eta informazioaren sarbide eraginkorra ziurtatu.
- Bilerak antolatu eta horietan sostengua eman, beharrezko dokumentazioa prestatu eta interes-taldeen eskura jarri, denborei eta moduei dagokienez.
- Erakundeko eremu edo interes taldeekin eraginkortasunez koordinatu eta komunikatu kanal ezberdinen bitartez. Zuzendaritzaren izenean komunikazioak sortu, berrikusi edo bidali.
- Bisitei harrera egin.
- Lan administratibo orokorrak burutu.
- Ekitaldiak antolatu eta kordinatu.
Zer bilatzen da
→ Zuzendaritzarako Idazkaritzan, Kudeaketa Administratiboan edo antzekoetan formakuntza.
→ Gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko posizioetan.
→ Elebiduna Euskaraz eta ingeles-maila altua.
→ Tresna informatikoak eta azken teknologiak menderatzea, bereziki funtzio administratiboekin lotutako programa informatikoak.
→ Modu autonomoan lan egin eta beharrei aurrea hartuz.
→ Trebetasun sozialak, gaitasun komunikatiboak eta digitalak.
→ Balioaniztasuna eta ebazteko gaitasun handia.
→ Antolaketa eta kudeaketa trebetasunak.Zer eskaintzen da
- Berrikuntzari eta eraldaketa digitalari begira, erakunde sendo eta gizartearekin konprometitu baten parte izatea.
- Talde dinamiko eta bokazional batean lan egitea.
- Prestakuntza eta garapen aukerak.
Eskakizuna aurkezteko CV bidali behar da honako helbide elektronikora: antolakuntza@kutxa.eus