Zientzia eta arteak elkarri ematen diote eskua argazki-erakusketa inspiratzaile honetan. Erakusketak 49 irudi biltzen ditu, beren edertasunagatik, inpaktuagatik eta gertaera zientifikoak islatzeko gaitasunagatik hautatuak. Hala nola, geko-enbrioi baten eklosioa, brokoliaren simetria edo tunel-efektuko mikroskopio batek hartutako erradikal libre bat.
Mundu nano, mikro eta makroskopikoko begiradak dira, ezagutzaren arlo guztietako ikerlariek eta argazkigintza atsegin duten pertsonek egindako argazkiak, alegia. Bilduma hau punta puntako zientzia eta gizartearen arteko elkarrizketa bultzatzen duen argazki-kolekzio liluragarria da.
FOTCIENCIA Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) eta Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren (FECYT) ekimena da, Occident Fundazioaren laguntza ere baduena. Aurtengoa 20.edizioa izango da eta, Kutxa Fundazioaren eta Materialeen Fisika Zentroaren (CFM, CSIC-EHU) lankidetzari esker, erakusketa ibiltaria lehen aldiz estreinatuko da Euskal Herrian.
Argazki-erakusketa 2024ko maitzaren 24tik ekainaren 23ra | Tabakalera zentroko ordutegia |