Hiru pentsaera ezberdin batzen dituen ardatz nagusi gisa sormena erabiliz, Zurjole taldeak bere lekua aurkitzen du gaur egungo munduan. Hiru artistaren ─Amaia Larrea, Mari Mar Rodríguez eta Daniel Lizarralde-ren─ artean partekaturiko kezkak.
Zurjole artisautza eta eskulanen akademiako ikasgeletan garatzen dituzte beren ideiak, eta akademiatik hartua dute izena.
Une hauetan emozioen kudeaketaren azterketa dute ardatz eta garapen pertsonalaren garrantzia nabarmentzen duten proposamenak planteatzen dituzte.
Lantzen ari diren lana “amets-sortzailea” deitu dute, eta ikusleari gonbita egiten zaio esfera baten barrura begira dezan erantzunak aurkitzeko itxaropenez.