Haur esploratzaileentzako jostailu sensorialak dira Zizkamizka.
Funtzionaltasuna eta diseinua elkartzen dira txintxirrinak, panpinak, zintzilikariak, pelutxeak eta beste osagarri batzuk era artisauan sortzeko, tradizioa eta modernitatea fusionatuz: kakorratza (edo gantxilloa) bezalako teknika tradizionala gaur egungo diseinuekin.
Montessori pedagogiaren oinarriei jarraituz, haurtxoen zentzumenak estimulatzen dituzten jostailuak lantzea bilatzen dut (batez ere entzumena, ukimena eta ikusmena). Aldi berean, hainbat arlo kognitiboren garapena sustatuz ere, hala nola, kausa-ondorioen arteko lotura edota begi-esku koordinazioa.
Jasangarritasunarekin beti buruan, bai produktuaren sortze-prozesuan bai azken bilgarrian, ahalik eta hondakin gutxien eratzen saiatzen naiz eta materialak berrerabiltzen.
Banan-banan sortutako piezak dira, goxo-goxo kozinatuak eta mimo handiz.
Nire sukaldean sartu nahi?
Harremana: Facebook | web | instagram: @zizkamizka