k
u
l
t
u
r

Xebas Larrañaga

Facebook compartir


Hamalau urte zituela izan zuen lehen harremana buztinarekin eta hamazazpi zituenean zurarekin. 1979tik pintura eta eskultura lehiaketetara aurkeztu izan da, eta 1983an Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen marmola lantzeko Carraran (Italian).

Errealismoaren eta abstrakzioaren artean ibiltzen da Xebas, eta materialik ezagunenak olioak, ikatz-ziriak, buztina, zura eta harria ditu. Hala ere, bere lanik ezagunenetako batzuk beste gai batzuetan egin ditu: Diego García azkoitiar eta maratoi-lasterkaria brontzean, edo Amatasuna Carrarako marmol eta kare-harriz.

Kasu honetan, Mikel Laboa-ren erretratua modelatzeko prozesua landuko du Kutxa Kultur-en, eta horretarako argazkiak, bideoak eta 2013ko udaberritik buztinez lantzen ari den busto txiki bat erabiliko ditu.

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color