Tytti Thusberg Finlandiako artista eta diseinatzailea da, Donostian finkatua, eta bere goiburua emozio iraunkorrak dira. Moda ekologikoaren arloan bi hamarkada baino gehiago daramatza lanean. Bere diseinuak birdefinitzeko, “slow fashion – moda geldoa” deskribapena erabili izan du 2004tik. Material birziklatuetan oinarrituriko bere diseinuak nazioarteko erakusketa, desfile eta azoketan aurkeztu dira: Bartzelona, Berlin, Budapest, Kabo Hiria, Kopenhage, Ginebra, Helsinki, Ibaque Kolonbia, Londres, Madril, Costa Ricako San Jose eta abarretan.
Bere linea propioa du poltsetan, Slowbag markapean, birziklaturiko segurtasun-gerrikoak erabiliz egiten dituelarik. Bere sortze-lanetan kontsumoaz, modaz eta emakume-nortasunaz egiten du gogoeta. Prestakuntza-proiektuetan parte hartzen du ekodiseinuaren arloan eta ehun-birziklapenean oinarrituriko zenbait proiektu zuzendu ditu. Bere ibilbidean zehar jantziak diseinatu ditu zenbait antzerki-lanetarako, eta diseinu iraunkorraren inguruan ere gauzatu ditu zenbait egitasmo, bai eremu pribaturako eta bai erakunde publikoetarako. Gaur egun aholkulari da Donostiako Tabakalera KGNZn kokaturiko Kutxa Kultur Moda proiektuan.
KARELIA BILDUMA
“Karelia” bilduma material berri birziklatu batez egina dago erabat, arrantza-sareen hondakinak, pet post-kontsumo eta Latxa ardien ilea elkartzen dituelarik. Material hau Eko-REC empresa Gipuzkoarreko berrikuntza arloan garatu da, “Hilaturas Arnau” eta UPV/EHU Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saileko ‘Materialak+Teknologiak’ (GMT) ikerketa-taldea kolaborazioarekn. Kolekzio honetako hari eta ohialak lehen aipaturiko materialetik aurrera egindako etenkako fibrarekin osaturik daude. Proiektu guztia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Herri Lan Sailaren laguntzaz eraman da aurrera.