Kultura arloaren barruan ibilbide luzeko enpresa bat gara. Sektorearen kudeaketa integralaz arduratzen gara: ekintza ludikoen antolaketa, ikuskizunen produkzio eta koordinazioa, aholkularitza teknikoa etab.
Azken urte hauetan, umorezko ikuskizunen banaketan berezitu gara, antzerki zein bakarrizketa formatuan, hemengo eta estatu mailako artistekin.
Horrelako ekimenei esker, badira jada aurrera eraman diren zenbait proiektu. Horien artean, Euskal Herriko zenbait antzezlekin batera sortu direnak. Kutxa Kultu Eneatik horrelako jarduerak ezagutarazi eta bultzatu nahi ditugu, batez ere, umorezko formatu txiki eta ertaineko antzerki lanak euskaraz.
Aldi berean, ikuskizun berri baten sortze prozesuan murgilduta gaude, inprobisazioetan oinarritzen den amankomuneko lan baten emaitza.