Truke. Turismo eta ezagutza Maider Zilbeti, Rodolfo Salazar eta Susana Arrese-na, turismoaren barruan ase gabeko premia bati erantzun nahi dion egitasmoa da. Gero eta unibertsitate, ikastegi eta ikerketa-gune gehiago ditugu punta-puntakoak Gipuzkoan (Basque Culinary Center, Zine Eskola, Nanogune, Musikene eta abar) eta beraz gero eta akademiko gehiago jasotzen dugu gure lurraldean. Hala ere, ez daukagu turismo-proposamenik profil honetakoengana zuzenduta, nahiz eta, ongi landuta, preskriptore garrantzitsuak izan daitezkeen Gipuzkoarentzat nazioartean, bakoitza bere sektorean pertsona erreferenteak dira-eta. Aukera ona da turismoa dibertsifikatzeko, gure gastronomia-ondarearen balioa ez ezik, beste eremu batzuetakoaren balioa ere azpimarratuz.
HARREMANA
travelandknowledge@haizur.com
MAIDER ZILBETI
m. +34 640 926664
RODOLFO SALAZAR GIL
m. +34 640 925729