k
u
l
t
u
r

Triangulo Surf Morocco, Marokoko kostaldean dagoen Imi Ouaddar herriko surfcamp berri bat da. Surfcamp hau, surflariei zuzendutako egoitza bat dela esan genezake, non ostatua, surf ekintzak eta kultur ekintzak eskaintzen zaizkien. Proiektuaren lan talde erdia, Euskal Herrian aurkitzen da eta beste erdia, berriz, Marokon.

Gure kokapena ezin hobea da, Marokoko olatu ospetsuenak gure inguruan baitauzkagu. Surflari guztien paradisua! Maila guztiei zuzendutako surf klaseak eskaintzen ditugu: hasi berrientzat, noizean behin surfa praktikatzen dutenentzat edo klase partikularrak nahi dituztenentzat. Surfaz gain, hainbat ekintza kultural ere eskaintzen ditugu, zocco-ra bisitak, desertuko ibilbideak eta inguruko Paradis Balley izeneko parke naturalera bisitak, besteak beste.

Anima zaitez eta etorri gurekin Marokoko kultura ezagutzera eta bere olatu hoberenetaz gozatzera!

#TrianguloExperience

Harremana:

www.triangulosurfmorocco.com | Instagram: @triangulosurfmorocco | Mail: triangulosurfmorocco@gmail.com

Argazkia: Dara Bonino

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color