k
u
l
t
u
r

Sofía Herbón | Ozeanoen Arimak

    Artista eta ilustratzailea


Sofia marrazkiaren bidez, modu surrealistan, animalia basatiak gizatiartuz, klima aldaketari buruz dituen kezkak islatzen saiatzen da, baita pertsonek naturan duten eraginak duen ondorioa ere, bere begirada subjektibotik. Arimaren kontzeptua bere obran zehar islatzen da, berarentzat Izpirituak izaki bakoitza, zerizana bera, bakar eta errepikaezin bihurtzen duen hori errepresentatzen baitu.
Hainbat adituk eta zientzialarik erakutsi dute munduaren zati batean gertatzen denak beste leku batean eragiten duela. Eta horregatik, lurra bizi duten izakiak ere Ozeanoko Almak diren arren, ozeanoek kontinenteak banandu baino gehiago, batu egiten dituzte.
Bere sortze prozesuan ez du zirriborrorik erabiltzen, zuzenean paperaren gaineko boligrafoarekin egiten ditu marrazkiak, momentuz une estilo puntillistarekin.
“… naturak, animaliek, migrazioak, desagertzeak, musikak, argazkigintzak, bizi naizen hiriak, igarotzen ditudan bideek, ezagutzen ditudan pertsonek, itsasoak, eta nire beste lurreko elementu eta izakiek inspiratzen naute.” Sofia

Harremana:

www.sofiaherbon.com
info@sofiaherbon.com
Instagram: el_diario_de_sofia

Argazkia: Dara Bonino | Da da da photography

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color