“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako hautatutako musika-taldea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak sustatu dute, Buenawista Prolleckziom-en laguntzarekin.
Siglas taldea Donostiako lau lagunen proiektua da eta 2022ko udaberrian jaio zen. Jessica, María, Luis eta Diegok 90. hamarkadako indie-tik, garaje revival-etik eta pop doinu elektriko eta freskagarriatik edaten dute.
Dagoeneko hamar kantuekin osatu dute errepertorioa eta hauek banaka-banaka kaleratzen ari dira.
Lehen abestia eta honen bideoklipa, “Luna Verde” izenekoa, Otsailan argitaratu berri dute. Beraiek esaten dute, Teenage Fanclub-ekin zure parke kuttunera joan, piknik bat egin eta reverb zapore gozoa duen postre zatitxo bat hartzea bezala dela.