k
u
l
t
u
r

Sara Mansilla

Youtube compartir


Donostian sortutako ahotsik harrigarrienetakoa da. Folka edo soula erabiltzen ditu bere proposamena aurkezteko. Jada hainbat urte daramatza hirian kontzertuak ematen, gitarra edo pianoan izen ezagunez lagunduta.

Bizitza osoa daramat musikaz inguratua, bai etxean eta baita musika eskoletan ere. Abestu eta kitarra jotzen dut betidanik. Nire ibilibide profesionala erakunde eta empresa desberdinek antolatutako ekitaldietan garatuz joan da bi urte hauetan zehar: Olatu Talka, Dkluba, Fnac, Jazzaldia, Jazpana, Musika Parkean eta Kutxa Kultur Festibala. Gainera, bi bigband desberdinetan parte hartu dut, Emusik ’16 eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra 17’, abeslari bezala bietan. Aurten Kutxa Kultur Residentzia lortu dut, eta honek kontzertu gehiago emateko aukera eman dit. Bestalde, Musikene-n Jazz-Abeslari formakuntza jasotzen ari naiz. Sara Mansilla proiektu musikala nire abesti propioez osatuta dago. Bluesa, Jazza eta Funk-a eragin, laster grabaketa estudioan sartuko naiz. Horretarako Pablo Costas (teklatua), Daniel Vallejo (baxua) eta Ander Alonso (batería) nirekin lanean arituko dira.


ARGAZKIAK: LORENA OTERO

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color