k
u
l
t
u
r

Sara Galán, diseinatzailea eta terapia sortzaileetan aditua, Alquimia – Emozioetarako sormena programaren sortzailea da, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzerako eta garapen pertsonalerako esperientzia-programa bat, Arteterapiaren printzipioetan oinarritua.

Emozio asaldatuen urte bat
COVID19aren ondorioz, emozioen asaldura edo nahasmendu handia antzeman da, batez ere kolektibo ahul edo zaurgarrienetan.

Profesionalei egindako elkarrizketei eta beste ikerketa-ildo batzuei esker, modu bereziki kezkagarrian eragiten duten 5 funtsezko emozio aurkitu dira.

Emozio horiek beldurra, tristura, amorrua, bakardadea eta antsietatea dira.
Alkimia-Emozioetarako sormenaren helburua da egoera eta emozio gatazkatsuak konpontzea, hainbat hizkuntza artistiko (pintura, idazketa, musika, modelatzea,…) erabiliz.

Bisitariek ilustrazio-erakusketa txiki batez gozatu ahal izango dute eta zenbait emozioren inguruan bakarka lan egin, horretarakoxe sortutako liburu, fitxa eta bestelako materialei esker.

Harremanetarako:

@creatividadparalasemocionessgalanalonso@gmail.com | +34 605 772 753 | web

2021EKO ABENDUAREN 1ETIK 30RA

Astelehena, asteazkena eta larunbata | 11:30 – 14:00 (jaiegunetan izan ezik)
Osteguna 16, 23 eta 30 | 17:00 – 20:00

Sarrera doan, leku-kopurua bete arte

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color