Artista multidiziplinarra, Generando Arte arte-kolektiboaren bazkide sortzaileetakoa, Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakariordea eta Euskal Akuarelarien Elkarteko bazkidea. Emakumearen eskubideak dira bere bakarkako erakusketa askoren leitmotiv-a, adibidez, Sin Norte ni Diosas, Berdintasunerako Ministerioan 2009an, Emociones eta 841 Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Casa Encendida-n 2009an eta 2013an, hurrenez hurren.
Sorkuntza-forma berrien bila beti, Kutxa Kultur Plazan landuko du formatu handiko margolanak teknika mistoa erabiliz sortzeko prozesua, gaur egun lantzen ari den bi serieei jarraituz: “Jardín Secreto” (Lorategi Ezkutua) eta “Mujeres Bailando en el Aire” (Emakumeak Airean Dantzan).