Saioa Matxainek (Errenteria, 1989) “Moda-diseinua eta Ehungintza” ikasi zuen Sabadellen. Bere ikasketa-amaierako proiektua Modafad-fashion Awards 2011 delakoan parte hartzeko hautatu zuten. 2014an “Ikuskizunetarako eta neurrira egindako jantzien goi-mailako teknikak” ikasi zuen AEGn eta praktikak egin zituen Ttantaka taldearen “Uda-gauk bateko ametsa” joskintza-taldearen parte gisa, Donostia 2016 Europako kultura-hiriburutzaren esparruan.