k
u
l
t
u
r

Fernando Huarte Campión-en arte-izengoitia. Donostia, 1963.

Nahiz eta Madrilen Palmako Arte Aplikatuen eskolan jaso prestakuntza eskultore gisa, bere lan gehiena margolaritzan egin zuen, baina sarraldiak eginez grabatu eta irudiztatze, kartel, disko-azal, liburu eta abarretan.

Haren margolan eta grabatuak, normalean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punk ikonografian eta 80-90eko uhin berrian inspiratuta daude formalki, eta gainera oso gogoko ditu pintura murala eta eskultura erromanikoa, Flamenkoen pintura edo XX. mendeko abangoardien pintura, beste eragin askoren artean, horrela forma emanez eskuarki figuratiboa den bere unibertso pertsonalari, sarri-sarri genero fantastikoan barneratzen delarik, bere azken erakusketak ─Ciudades Imposibles (Lugaritz 2012)─ frogatzen duen bezala.

Margolaritzarekin batera, bere beste grina handietako bat gauzatzen du, hots, abestiak egin eta interpretatzea Los Hormigones taldearekin edo bakarka, Baron Roskow gisa, eta aurre-grabatuekin, entzun eta doan eskura daitezkeelarik webgune honetan: www.loshormigones.com

Une honetan zenbait hiri-paisaia lantzen ari da goitiko ikuspuntutik; hori aprobetxatuz, bere lantegia Kutxa Kultur-era aldatu du, formatu handiko (330×180 cm) margolan panoramikoa egiteko Boulevard donostiarra irudikatuz.

Roskow ¦ Pintura eta grabatu lantegia: Bidasoa Ibaiaren kalea 5, printzipala B ¦ Tfnoa: 660954087 ¦ Webgunea: http://www.roskow.com

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color