k
u
l
t
u
r

Reuben RG

BandCamp compartir


Ruben Ramos musikariak, COHEN taldeko ahotsa eta gitar ohia, bere lehen lana aurkezten du bakarlari moduan Reuben RG deituraren azpian “Ghost Tapes” lehen lanaren argitaratzearekin batera. Bere bizitzako taldearekin 4 diska kaleratu eta ehunka kontzertu eman ostean, Rubenek soinu, testura eta erritmo berriak esploratu ditu oraingoan. “Ghost Tapes” 2016. urteko gabonetan Alvaro Remacharen estudioan sartu zen, musika tresna guztiak jotzeko, abesteko eta grabatzeko asmoz. Emaitza, barne munduko 6 abesti minimalistaz osatutako diskoa, detailez beteta, dreampop eta shegazer estiloen artekoa.

2017 eta 2018. urteetan abesti hauek aurkeztuko ditu zuzenean musikari lagun hauen laguntzaz: Itzal Uranga (Gitarra – Madeleine), Mikel Alonso (Baxua – John Berkhout), Karlos García (Bateria – Cohen) y Eneko Lusar (Sintetizadoreak – John Berkhout).

reubenrg.bandcamp.com/releases

ARGAZKIAK LORENA OTERO

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color