k
u
l
t
u
r

Ramona´s First Evil Boyfriend


Ramona’s First Evil Boyfriend aurtengo apirilean sortu zen bikotea da. Mikro kasete batean demo batzuk grabatzen hasi ziren eta, irailean, euren lehen lana osatzen duten zortzi abestiak grabatu zituzten etxeko trastelekuan, astebete eskasean. Erabat autoekoitzitako diskoa da, eurak arduratu baitira abestiak konposatzeaz, grabatzeaz eta nahasteaz, baita diseinuez, azalez eta lehen bideoklipa egiteaz ere. Beren eraginengatik, euren estiloa lo-fi, dream pop eta folk nahasketa bat dela uste dute, eta lehen lan honetan soinu intimoa, sinplea, apaindura askorik gabea lortzen saiatu dira, baina inprobisazioaren eta sortuz doana grabatzearen esentzia hori atzean utzi gabe. Oraindik zuzenean jotzeko aukerarik izan ez duten arren, agertoki batera igotzeko irrikaz daude beren abestiak partekatzeko.

Ramona’s First Evil Boyfriend Andrea Pozo Herrera eta Jose Mari Unanue Rezabal dira.

 

 

Argazkiak: Santiago Farizano
           

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color