k
u
l
t
u
r

Ramada Inn

BandCamp Instagram Youtube compartir


“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako hautatutako musika-taldea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak sustatu dute, Buenawista Prolleckziom-en laguntzarekin.


Juan Valls musikariaren proiektu berria da Ramada Inn. Talde oñatiarra ibilbide luzeko zein estilo desberdineko musikariek osatzen dute, aurretik talde nahiz bakarkako proiektuetan arituak dira: Juan Valls kitarra eta ahotsean, Ander Etxaniz baxuan (Lenao, Zingira), Iñigo Ugarte kitarran (Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) eta Mikel Marco baterian (Herstura).

2021eko uztailean taldeak “Pills for Horses” izeneko bere lehen lana grabatu zuen Andoaingo Garate estudioetan, Iñaki Zubia eta Martxel Arkarazoren gidaritzapean.

Diska 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke. The Who, Neil Young & Crazy Horse eta garaiko beste zenbait talde ditu erreferentetzat. Abestiak, halaber, hurbil daude esperimentaziotik eta folk indietik, gaur egungo taldeen estiloekin lotuak, hala nola Kurt Vile & The Violators, Daniel Romano ‘s Outfit…Kantuen hitzak introspektiboak, kritikoak eta gordinak dira; batzuetan kontenplaziozkoak eta irudimen handikoak. Abestiak abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gertagaitzetara iristen dira.

Linktree_Ramada Inn

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color