Rakel beti izan zen soinujole, baina gitarra hartu zuen idazten zuenari modu erraz batean laguntzeko beharragatik. Beraz, 2017ko martxoan, Raitx-ek bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin.
Hasteko, lehen kontzertua Bakarrik Hobeto Fest-en konfiantza pean eman zuen. Donostian zenbait kontzertu egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz, eta bere musika-maitasuna eta esperientzia Koban taldearekin handiagotu ditu. Proiektu hau hurrengo maila batera eraman nahi dute eta talde txiki bat sortu bateria, baxu, gitarra eta zenbait ahotsekin.
Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan.
– Rakel Arenaza: gitarra eta ahotsa
– Esti Beraza: sintetizadorea eta ahotsa
– Xalba Ramirez: Bateria eta percusión electrónica.
Harremana: arenaza91@gmail.com / raitxmusika@gmail.com / 655 727516