Pixelatu | Sirimiri Films

SIRIMIRI FILMS zinema eta bideo ekoiztetxe bat da. Estibaliz Urresolak bultzatutakoa. Hamarkada baino gehiagoko lan eskarmentuaren ondorioz, Urresolak hainbat lan idatzi eta zuzendu ditu, laburmetraiatik luzemetraiara, nazioarteko jaialdi ugarietan bidaiatu direnak.
Horixe da gure erronka: enpresa eta entitateentzat ekoizten ditugun bideoei storytelling-a aplikatzea da, ikuspegi zinematografiko eta bakana eskainiz. Lengoaia unibertsal bat badago, huraxe emozioa dela uste baitugu. Prozesu osoaz arduratzen gara, ideiatik hasi eta aurre-ekoizpena, grabazioa, post-produkzioa bai eta komunikazio eta marketing digitalaz ere. Gainera, ikus-entzunezko pedagogiari gizarte-eraldaketarako baliabide ezinbestekoa deritzogu. Hortaz, PIXELATU egitasmotik tailer ezberdinak antolatzen ditugu, sorkuntza-prozesu bera ikus-entzunezko alfabetizazio, teknologietan ahalduntzea, hausnarketa, elkarrizketa eta partaidetza kolektiboa sustatzeko espazio gisa bihurtuz.