k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Oninart

    Eremua:
    Kultura-proiektuen kudeaketa + Ehuna/Merchandising/Diseinu grafikoa

    Harremanak:
    produkzioa@oninart.com (Ana)
    marketing@oninart.com (Andoni)


Oninart komunikazioaren munduan (ehun-diseinu eta -ekoizpena) eta kultura-kudeaketara emanda dagoen enpresa da. Sormena eta ekoizpena dira gure ardatz nagusiak, baina sortu ez ezik, kudeatu eta eraiki ere egiten dugu. Ekoizpen-tailerra Lesakan dago eta Tabakaleran komunikazio saila daukagu, baita ekitaldien ekoizpen eta diseinu saila ere. 2016ari begira, hainbat proiektu jarri ditugu martxan:

pr24

Tosta Village-ren ekoizpena. Azpiegituraren eraikuntza eta garraioa 7 helmugatan. Tosta Village Europako Kultura Hiriburutzaren programako hiru enbaxada ibiltarietako bat da eta zazpi hiritara eramango du Europako hizkuntza eta kulturen askotarikotasuna errebindikatuko duen jaialdia.

Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren ekoizpena eta diseinua. Kultura eta Musiken arteko topaketa den Jaialdi honen hirugarren edizioa: www.atlantikaldia.eus

“Gutik ZURA” dokumentalaren ekoizpena eta komunikazioa. 2016ko Zinemaldian emango da lehen aldiz. Gutik ZURA dokumentalak zurak gure gizartean izan duen garrantzia sozializatu nahi du. Gure kulturan erroturiko elementu bat izaki, gure imajinarioaren parte da, gure nortasuna bertan islatzen da, eta gaur egun galtzen ari da merezi duen lekua eta presentzia.

Merchandising ekoizpen eta diseinuko proiektuekin, Buatxabal moda-markarekin eta ikus-entzunezko beste proiektu batzuekin ere jarraituko dugu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color