Lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen eta kudeatzen dituen diziplina anitzeko konpainia hibridoa gara. Sorkuntzan murgilduta, edukiak sortzen ditugu komunikazio kanal berrien bila gauden bitartean. Gure helburua sortzaile aktiboz osatutako sare baten alde lan egitea da bere ingurunearekin garatzen den sare irekia eta malgua. Gure buruan ditugun ideia guzti horiek sustatzen duen laborategia, hain zuzen ere.
Gure berezko eduki artistikoa sortu, ekoiztu, komunikatu eta banatzen dugu; dantza garaikide, antzerki eta ikus-entzunezko lan eszenikoak eta aldi berean euren sortze prozesuak sortzen dituzten eduki artistiko paraleloak; erakustaldiak, entsegu publikoak dokumentazioa, instalazioak, erakusketak, disziplina anitzeko arte ekimenak edo akzio iragankorrak.
Sorkuntza da gure eremua eta partekatzea, gure helbura.
DEIALDI IREKIA LABO XL(1).
LABO XL(1) Donostian egingo den Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren 1. edizioa da eta parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da 2019ko abuztuaren 23ra arte. Jaialdia 2019ko urriaren 10tik 12ra ospatuko da.
LABO XL(1)ren deialdia formato eta espazio txiki edo ertainetan (6x6m gehienez) burutzen diren sorrera-lanak aurkezteko da eta artista eta konpainientzat irekia dago. Beti “mugimen- dua” oinarrizko kontzeptua izanik, “gorputza” eta ”espazioa” kontzeptuak lantzen dituzten performance, dantza edo disziplina anitzeko lanak aurkeztu daitezke.
Zure proposamena bidali aurretik hurrengo puntuak kontutan hartu:
1- Euskal Herriko eta estatuko artistek eta konpainiek ahal dute lanak bidali. 2- Hizkuntza eszeniko berriei lehentasuna emango zaie.
3- Estreinatuak izan diren piezak, DERRIGORREAN emanaldi osoaren bideoa bidali behar dute. Sortze-prozesuan dauden lanak ahal duten edukia bidaltzea gomendatzen da (beti kanpora lotutako artxiboak).
- Eskaera deialdia@labo.eus posta elektronikora bidali behar da “Convocatoria LABOXL(1) Deialdia” gaiarekin eta honako edukia izan behar du:
- Artista/konpainiaren
- Ikuskizunaren
- Ikuskizunaren
- Ikuskizunaren dosierra (aurrekoa barne):
- Fitxa artistikoa eta
- Teaserra ikusteko
- Emanaldi osoa ikusteko
– Parte-hartzaileen biografiak.
- Aukeratutako konpainiek euren ikuskizunean lan egiten duten pertsona guztiak altan izan behar dituzte eta Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izan. Festibalean parte hartzeko kontratu bat bete eta sinatuko
- Ikuskizunen hautaketa Festibalaren zuzendaritza artistikoaren eskuetan egongo
- LABO XL(1)k posta elektronikoaren bidez bakarrik jasoko ditu proposamenak. Balorazio eta hautaketa prozesua 2019ko irailaren lehengo astean burutuko da eta hautatutako proposame- nak mail bidez jakinaraziko zaie.
Deskarga ezazu folletua (pdf formatuan)
Kontaktua:
Ana Barrantes 667393011 ana@node.eus
Ion Estala 717770575 ion@node.eus