Nisa Goiburu bere ibilbide luze eta oparoan artista integral eta moldakor bihurtu da, eta bere ezaugarria da oinarri antropologiko sakonaren gainean landu duela beti bere obra. Emakumea, natura eta Izatearen funtsa izan ditu zutabe nagusiak, horietan sakondu duelarik Nisak bere lanbide-ibilbidean zehar. Bere erakusketak tematikoak dira eta hainbat jakintza-arlotatik adierazten ditu.
Egingo den margolana “Nací del mar” (Itsasotik jaio nintzen) seriearen parte da. Gizakiaren jatorria lurrean eta espezien bilakaera misterioa izan da beti eta enigma handia gizakiarentzat. Misterio hau guztia loturik dago gure bizitzan zehar gertatzen zaigun guztiarekin. Margolan hauek intuizio batetik eta metamorfosiari egindako begiratu poetikotik abiaturik eginda daude: “Nací del mar (Itsasotik jaio nintzen) nire egunen hasieratik eboluzioaren misterioa argitzeko sentimendua da. Espezien eboluzioari buruzko behaketaren eta intuizioaren, gizon eta emakume izan aurretik izan ginenaren, misterioa”.