Naiara Palacios (Donostia, 1984) Arte Ederretan lizentziatua da EHUn, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterra du. Esperientzia handia du hezitzaile artistiko gisa; izan ere, zortzi urtez aritu da Bilboko Arte Ederren Museoan hainbat publikori zuzendutako programa pedagogikoak diseinatzen.
Hezitzaile artistikoa San Telmo Museoan eta Kutxa Kultur Artegunean. Koldo Mitxelena Kulturuneko zerbitzu pedagogikoaren koordinatzailea. San Telmo Museoan jaioberrien sormena estimulatzeko Artean mara-mara programaren sortzailea/gauzatzailea. Banako zein taldeko erakusketak: pintura, irudigintza, grabatua, argazkigintza eta serigrafia. Irudigile-lanak. Londresko nazioarteko Hay Festibalaren koordinazio eta kudeaketa kulturaleko laguntzailea, eta gaztelania eta kultura hispaniarraren irakaslea Tianjin-eko Eskola Tekniko txinatar-alemanean (Txina).
Matilde eta burbuila proiektu multidiziplinarra da, eta Matilderen senarra burbuila bihurtzen den mementotik aurrera bien artean gertatzen den harreman-aldaketan sakontzen du. Jakintza-arloak zeharka lantzen ditugu bi puntuen arteko batze- eta banatze-bidea adierazteko.
Proiektua duela urtebete baino gehiago sortu zen, depresioaz eta bere albo-ondorioez helduentzako ipuin irudiztatua egiteko helburuarekin. Hortik aurrera, aldatuz doa eta istorio osoa esperimentalki tratatzen da eta performance bihurtzen da.
Naiara Palacios artista eta hezitzaile plastikoak Kutxa Kultur gunean egingo duen egonaldian, zuzenean ikusiko dugu hitz idatziaren eta irudiaren arteko bat-egitea, eta ilustrazioaren bidez hurbilduko gara lan honetara.
Kontaktua:
naiarapalacios@hotmail.com
@naiarapalacios (instagram)