k
u
l
t
u
r

Nahia Salaberria


Ikuskizunetarako jantziak sortzeaz gain, modaren mundura jauzi egiten du, diseinu grafikoa eta modaren diseinua bateratuz. Ehunak atsegin ditu eta haiekin esperimentatzea, formekin, bolumenekin, koloreekin… jolastea gustatzen zaio. Bere estanpatuak ere diseinatzen ditu. Hasieratik bukaerara diseinu prozesua gustatzen zaio, hasi ikerketa eta diseinutik eta azken jantzia egin arte, betiere xehetasunak zainduz eta akaberei garrantzia emanez.

Neurrira egindako jantzien irudi-, diseinu- eta jantzi-aholkularitza eskaintzen du, pieza bakarrak eta esklusiboak sortuz, eta, bestalde, arropa eta osagarri atenporalak, funtzionalak eta jasangarriak eskaintzearen aldeko apustua egiten du.

Bere sorkuntzei eta eskaintzen duen zerbitzuari balio erantsi gisa, tratu pertsonalizatua, hurbiltasuna, esklusibitatea eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustua nabarmentzen dira.

Harremana: Nahia Salaberria 603668177 | nahiasalaberria@gmail.com

2021 Desfilea San Telmo Museoan. Santiago Farizanoren argazkiak
     


Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color