k
u
l
t
u
r

Maria R. Laspiur (1990) artista eta moda diseinatzaile eta Jaime A. Limousin (1989) ingeniari eta musikoa, MRLASPIUR proiektua sortu zuten orain de la pare bat urte; artea, diseinua eta teknologia berriak fusionatuz. Beraien trebetasunak batzea erabaki eta Mariaren artelanetan oinarritutako bitxi-kolekzio bat sortzeko abenturari ekin zioten, hasiera baten Madrilen eta gero Donostian (Posidonia estudio).

Bitxiak, Mariaren ilustrazioetan oinarritutako eta fantasiazko botanikan inspiratutako diseinu koloretsu eta ekologikoak dira. Hauek, POSIDONIA tailerrean egiten dituzte 3D inpresioaren bitartez. Hiru hilabete behin aurkezten dituzten kolekzio atenporalek, belarritakoak dituzte beti produktu nagusi, baina orratzak, lepokoak, brotxeak eta zetazko zapiak ere diseinatzen dituzte. Hauen sormenerako, PLA polimero begetala erabiltzen dute, oso arina eta gainera biodegradarria dena.

Tabakaleran egongo den aste hauetan, artistak, kolekzio baten sormen prozesua erakutsiko digu: ideia bilaketa ilustrazio eta bozetoen bitartez, ordenadore bidezko diseinu eta modelaketa; piezen inprimaketa eta muntaia.

Urtarrilaren 3tik 31ra

Ordutegia
Asteartea eta ostirala | 16:00 – 19:00
Asteazkena eta larunbata 10:30 – 13:30

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Sarrera doan

Harremana

@mrlaspiur | www.mrlaspiur.com | info@mrlaspiur.com | 677639695

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color