Ez dago erakunde txiki-txikirik bere publikoari helarazteko ezer ez duenik. Komunikatu beharreko mezurik ez duenik. Metaphŏra, Marketin eta Komunikazio Estrategikoko aholkularitza gisa, edozein erakunderi (ETE, elkartea, autonomoa…) bere marka-irudia eraikitzen laguntzen dio. Izan ere, denok gara merkatu aldakor batean lehian dagoen marka bat.
Marka bat eraikitzeko lehen pausua, bezeroarekin batera bere Komunikazioa artikulatuko duten zutabe batzuk sortzea da: Komunikazio Plana. Dokumentu honetan, egungo Komunikazio-ekosistemak eskaintzen dituen on eta off line kanalen eta estrategien aniztasuna aktibatzeko aukera ematen duten datuak eta ondorioak uztartzen dira: Komunikabideekiko harremana, HH.PP., Publizitatea, Identitate Bisual Korporatiboaren garapena… Eta, jakina, Marketin Digitala, bere estrategia eta kanal guztiekin: weba, sare sozialak, SEO, SEM…
Planak, halaber, negozioaren beste arlo batzuetan aplika daitezkeen gomendioak eskaintzen ditu, hala nola produktuaren/zerbitzuaren hobekuntza, bezeroarentzako arreta…
Arrakasta-marka bat eraikitzeko, enpresa-helburuak lortzen lagunduko duen komunikazio estrategikoa behar da.
Harremana: Alex Ortega
www.metaphora.marketing | email
Argazkia: Dara Bonino | Da da da photography