Aditua naiz filmei azpitituluak jartzen gaztelaniatik frantsesera (eta alderantziz) eta ikus-entzunezko arloko bezeroentzat egiten dut lan. 230 film luze eta film labur baino gehiago ditudalarik itzulita, nazioarteko film arrakastatsuak aldatu ditut frantsesera, adibidez, Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez-Lázaro), Loreak (Jon Garaño eta José Mari Goenaga), La novia (Paula Ortiz) edo Vivir es fácil con los ojos cerrados (David Trueba).
Erakusketa, zinema-gidoi, sustapen- eta korporazio-bideoen azpi-titulazioa, azpititulu elektronikoen sinkronizazioa aretoan eta gonbidatuen aldi bereko edo ondoz ondoko itzulpena ere egiten ditut.