k
u
l
t
u
r

Martín de Marte

BandCamp Instagram Youtube compartir


Martín Murua ‘Martin de Marte’ izen artistikoarekin hasi zen musika egiten eta 2019an atera zuen lehen diskoa: “Kaixo Lagun”, eta urtebete geroago “Red River Ride”. Bi albumak streaming bidez bakarrik eskura daitezke, autoeditatuak dira, instrumentu guztiak entsegu-lokalean grabatu dira eskura dauden baliabideekin eta Donostiako Doctor Master-en masterizazioarekin. Horietan rock, jazz, indie eta psychodelia doinuak nahastu dituzte zarauztar hauek. Bigarren albumetik aurrera, egungo 4 taldekideak elkartu ziren, eta Covid dela-eta kontzerturik egiterik izan ez duten arren, gogorik ez zaie falta eta buru-belarri dabiltza entseatzen.

Ahotsa eta kitarra: Martín Murua
Bateria: Nikolas Eizagirre
Kitarra: Ion Ferrera
Baxua: Xabier Aramendi.

 

 

Argazkiak: Santiago Farizano
         

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color