k
u
l
t
u
r

Manu Merino | Borobila

compartir


2015eko urrian Ardora taldeak, OLATU TALKA ekimenaren barruan, lehiaketa publikoa egin ondoren Manu Merino Etxeberria donostiarraren ideia hau aukeratu zuen kultura-hiriburutzaren urtean gauzatzeko.

Mundu osoko egunkariak erabiliz egindako instalazioa da, txirikordaturik hari bat osatu dute eta horrekin, artilezko harila balitz bezala, “borobila” egin da, Lur planeta irudikatuz, bere etnia, kultura eta ideien aniztasunarekin.

Hainbat ideiatako egunkariak beren artean txirikordatzeak “indartu” egingo luke beraien elkar ulertze, begirune eta bizikidetza.

Manu Merinok bidaiaren munduari eskaini dio lan-bizitza, nahiz eta haurtzarotik garatu duen artearekiko, bereziki margolaritzarekiko, zaletasuna. Tamaina errealeko ehunka margolanen kopiak egin ditu, batez ere inpresionistenak eta Picassorenak; horrela trebatu da bere lan propio interesgarria sortzeko.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color