“Lukaa”, errealitate kultural oso desberdinak dituzten haurren artean, sormena, enpatia eta batak bestearengandik ikastea sustatzeko transmedia proiektu bat da.
Kontaktu, parte-hartze eta bilera honen erdigunea web aplikazio eta plataforma bat izango da. Bertan, haurren parte-hartzea eta haien arteko solidaritatea bultzatzeko helburua duten hainbat atal txertatuko dira, istorio gamifikatu baten baitan.
Bi kulturetako haurrak parte hartzera animatuko ditugu, haien istorio pertsonalak parteka ditzaten. Horretarako, bikoteak sortuko ditugu, Euskadiko haur bat Kamerungo haur batekin, eta benetako abentura biziko dute elkarrekin.
Egiten diren jarduera guztien making off bideoez gain, haurrek igo nahi dituzten eduki guztiekin hornituko da plataforma. Eta haurrak ingelesez komunikatuko direnez, proiektuak ingelesaren praktika sustatuko du.
Deskarga ezazu liburuxka (pdf formatuan)
Harremanak: Mikel Ardanaz