k
u
l
t
u
r

Lucía Sánchez “Telaristaurbana”


Argentinan jaioa, 2011z geroztik Donostian bizi da, eta bertan tailer monografikoak ematen ditu ehungintza, berezko tindu, batik, feltro, zetan margotze eta saskigintzaz. “Telaristaurbana”ko sorkuntza-zuzendaria.

Denboran irauten duten hiri-estiloko jantziak sortzen ditu publiko alternatibo batentzat, ingurumenaz kontzientea den, iraunkortasunarekin konprometiturik dagoen, modaren eta kontsumitzen duenaren bidez bere burua aldarrikatzen duen publikoarentzat.

Edizio mugatuko produktuak garatzen ditu, guztiz eskuz eginak, eta arbasoen teknikak berreskuratzen saiatzen da, gaur egunekotasunera egokituz eta zentzumenezkoa eta subjektiboa nabarmenduko dituen ikuspegia emanez.

Diario Vasco-ren Moda Klusterrak antolaturiko desfileetan parte hartu izan du, La Bretxako eskulangintza-azoketan ere bai, eta Cristina Enean, Igartubeiti Museoan, Errenteriako Jantzi Museoan, Ciriza Etxean eta Madrilgo Jantzi Museoan erakutsi ditu bere sorkuntza-lanak


KONTAKTUA
T- 608574658

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color