Linguaso hizkuntzak ikasteko aplikazio bat da, azpititulatutako bideoetan oinarrituz eraikia. Honen helburua, hiztun natiboek ikusten dituzten YouTube-ko bideo errealetara sarbidea erraztea da: telebista saioak, erreportaiak, dokumentalak, iragarpenak, bideo-blog-ak, eta abar. Horrela, ikaslea hizkuntzaren ikus-entzunezko unibertsoan murgiltzen da eta gertuagotik dastatu dezake honek kulturalki atzetik dakarrena.
Aldi berean, sortzen ditugun hainbat algoritmori esker, ikasleak ariketa desberdinak landuaz ere praktika dezake hizkuntza, plataformak eskaintzen duen uneko hiztegiaren bitartez hitz berriak ikasiaz.
Harremana: Mikel Torres
Web | Twitter | Facebook